#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Entzuten gagoz, Aita, esaiguzu zure Hitza #
#
#

Aita-Ama ona,
ireki nire bihotza zure Hitz bizira.

Egunero zure Hitza irakurriaz
Zugaz bat egiten lagun eidazu.

Zure hitz gozoa eta samurra entzun nahi dot,
zure Erreinua bizi,
alkarbanatu eta transmititzeko,
aldatzea eskatzen deustana.

Entzuten gagoz, Aita-Ama,
esaiguzu zure hitza.

Agertu eiguzu zure aurpegia,
erakutsi zure bideak,
astindu gure gortasuna,
eta busti Barri Onez.

Jauna, zure zain gagoz,
indar faltan gagoz;
zuzentasun egarria asetzen dauan
zure Hitzaren ur garbia
emoidazu edaten.

Bigundu gure bihotzen gogortasuna,
baita estaltzen gaituan azal gogorra ere,
errealitatetik dei eginez,
historiatik belarrira esanez,
sorkuntzatik igurtziz,
Hitzetik dei egiten deuskun
zure abotsaren tantakadakin.

Entzuten gagoz, Aita-Ama,
esaiguzu zure hitza.

Jaso abotsa,
Zu aurkitzeko eta ikusteko gai izan gaitezan;
batzuetan bila gabiz eta ez zaitugu aurkitzen;
batzuetan, ez zagozan lekuan bilatzen zaitugu;
batzuetan zure presentzia ez dogu ezagutzen,
eta gure neurriko jainkoa,
giza abotsduna eta buztinezko oinduna egiten dogu.

Argitu gure bilaketa,
argitu gure ezbaiak,
sendotu gure itxaropena,
bizkortu bidean dagoan gure fedea.
Agertu zaitez, Aita-Ama ona,
eta zuzendu gagizuz Erreinurako bidean.

Zure eskuetan jartzen naz;
zure seme-alaba lez bizi nahi dot,
bizitza alkarbanatu eta besteei eskaini.

Hitz egin, Aita-Ama,
entzuten nago,
entzuten gagoz;
zure deiari leial,
anai-arreba lez bizitzeko
indarra emoiguzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue