#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitzak bizitzen laguntzen deusku #
#
#

Zure hitza, Jauna,
bizi iturria da.

Itxaropena eukitera eroaten gaitu,
maitasuna bizitzera,
sinismena sendotzera.

Aita-Ama ona,
hurreratu gagizuz Jesusengana.
Lehenengo ikasleak lez,
bere ondoan jarri
eta bere irakatsiak entzun.

Zugaz bat egiteko
behar dogun denpora hartu deigula;
prestatu gure bihotza
zabalik egon daiten;
isildu beste hots eta zaratak
zure abots garbia entzun ahal dagigun.

Ulertu deigula
zure mezua haragitu behar dogula.
Bizitzagaz baietza emoten ikasi.

Irakatsi eiguzu, Aita-Ama,
zure Hitzagaz.

Ikasle izan gura dogu,
Jesusekin batera ibili,
Erreinuaren bideak aurkitu,
zerbitzen ikasi,
Zoriontasunen espirituan bizi.

Indar barritu gaizuz, Jauna,
bizkortu gure ibilpidea,
sortu gugan erromesen egarria.

Zure Hitza iturri bizia da:
hurreratu gagizuz.
Erakutsi eiguzu
bizitzako putzuan edaten;
agertu eiguzu,
norabidea aldatzen dauan,
bihotz-barritzera deitzen dauan,
eta zoriontasunera daroan
Ebanjelioaren eguneroko barritasuna.

Egin gagizuz
gizon eta emakume sentikorrak.
Gure historian eragina dauan
betiko Hitz biziaren
lekuko adoretsuak.
Emoiguzu leialtasuna,
Ebanjelioa koherentziaz hartzea,
Erreinuaren iragarle sutsuak izatea.

Zure Hitzak, Jauna,
bizitzen irakasten deusku.
Bidea agertzen deusku,
pentsatu azo,
bereiztera bultzatu,
protagonistak izatera bultzatu.

Zure hitza bizirik dago.
Konprometitzen gaitu,
lekutik ataratzen,
desertura deitzen,
afrontuan berotzen,
irakatsi bizitzen.

Jauna, benetako lekukoak
izan gura dogu,
benetako igortzaileak,
irakasten dauan Haregaz aurkitu,
barruratu,
eta aurkitutakoa irakatsi.

Holan bizi nahi dogu, Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue