#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Mariarekin #
#
#

BIZIAZ beteriko Ama zarana:
babestu gaizuz zure bihotzean
Biziaren hazia gugan erne dadin.

SAMURTASUNEZ beteriko Ama zarana:
zatoz gurekin eguneroko joan-etorrian,
eta zaindu gure sinismen ahula.

ITXAROPENEZ beteriko ama zarana:
biztu gure barruan maitasunaren sua
eta gauez argitu gure pausoak.

Maria:
Jainkoaren egitekoari zabalik egon zinena;
Espiritu Santuaren indarrari zabalik egon zinena;
egindako promesa zintzo bete zenduena;
irakatsi eiguzu
Jainkoa poztasunez onartzen eta Hari erantzuten;
bere aurrean,
esku zabalik maitatzeko prest agertzen;
Ebanjelioa iragarteko,
gure bizia eskeintzen;
eta munduaren erdian gatz eta argi izateko,
BAI haundi eta eskuzabal bat emoten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue