#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Abenduko pregoia - 3 #
#
#

Atondu zuen bihotzak
eta Jaungoikoak pozez beteko ditu.
Lautu zuen bideak
eta Jaunak egiara zuzenduko zaitue.
Zabaldu zuen etxeak
eta Jesus Jaunak aseko ditu bere presentziaz.
ABENDUA DA!

Badator Jauna
eta, beharbada, ez gara geure barruan kezkatzen
zergatik eta zertara ete datorren.
Bai, badator Jauna,
gogo oneko gizakiakaitik eta gizakientzat;
badator, bizi barri baten eta hur-hurreko maitasun baten
bila egarriz dabiltzan guztientzat.
ABENDUA DA!

Atondu zuen bihotzak
eta Jaungoikoak pozez beteko ditu.
Lautu zuen bideak
eta Jaunak egiara zuzenduko zaitue.
Zabaldu zuen etxeak
eta Jesus Jaunak aseko ditu bere presentziaz.
ABENDUA DA!

Jaungoikoak eta gizakiak, Haren erabagiz,
biak dagoz, Jesus gizaki eta hurreko eginagaz, bat egitera deituak.
Jaungoikoa, gizakiaren bila,
bere bidera urteten jako
eta beragaz topo egiten dau, bere zain badago.
ABENDUA DA!

Eta, zain egonez, otoitz giroan biziz, gogoeta eginez,
bere etorrera misteriotsuaren egarriz iraunez,
Salbatzailearen etorrera itxaron eta ezagutu ahal izango dogu.
Adi egonez, azalhuskerietan ibili eta atxaki barik...
noiz etorriko zain egarriz biziz…
susmatu ahal izango dogu, uste baino lehenago,
Jauna atean agertuko jakula.
ABENDUA DA!

Jaungoikoa Bera da, gizonari ARGIRA,
ALKARTASUNERA eta BIZIRA deika.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue