#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Jarraitzearen Maria #
#
#

Jarraitzearen Maria,
barriro bidean jartzen lagundu egidazu.

Azkeneraino jarraitu nahi deutsot Jesusi…
Getsemaniraino bakarrik ez,
apostoluek lez;
ez eta Golgotaraino ere,
urrunean kokatuz,
emakumeak lez.

Zurekin nahi dot bidea egin,
Kurutzeraino zuri jarraitu,
eta Kurutzearen eta zure ondoan egon,
Jesusen ikasle maitale lez,
eta haren Familia Barriko partaide izan.

Zurekin nahi dot,
Kurutze ondoan bertan,
herentzia jaso…
Espiritua,
Jesusek emongo deuskun bere Espiritua.

Beti euki nahi zaitut,
nire etxean beti…
Horrela ez deutsot sekula jarraitzeari itziko,
ezinezkoa egingo jat ez sinistea…
eta zoriontsu izango naz beti.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue