#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Jaunak esana entzun #
#
#

Jaunak dinoana entzungo dot.

Jaunaren Hitza benetakoa da;
sua eta ezpatea;
haize fina, zurru-murrua, eztia eta usaina;
ekaitza eta euri gozoa;
liluratzen gaituan musika.

Jainkoaren Hitzak
“bere lagunei eta herritarreik bakea iragarten deutse”.
Hitzak, herri guztiei iragarten deutse bakea.
Hitza, guztiei emondako bakea da.
Jauna, zure Hitza, errukia eta salbamena dogu.

Bialdu eiguzu zure Hitza;
bat egin gaizuz zure errukian eta salbatu.

Jaunaren Hitza
“bere zintzoen ondoan dago”
eta gure salbamena izango da.
Jaunaren Hitza
“gure lurrean biziko da”
eta gure zoriona izango.
Jaunaren Hitza gure bihotzean egongo da
eta gure altxorra izango.

Jesus da guretzat zure azken Hitza.
Horregaitik “errukia eta leialtasuna aurkitzen dira”,
“zuzentasuna eta bakea besarkatzen”.
Ontasuna eta maitasuna besarkatzen dira
eta zure errukiari esker guretzat egi bihurtzen.

Gure zuzentasuna, gure bakea,
gure aintza eta salbamena Jesus dogu.
Zure mahai inguruan alkartzen garan seme-alabontzat
Jesus dogu zure Hitz pozgarria.

Zoriontsuak zure Hitza entzun
eta bihotzean eta bizitzan gordetzen dabenak,
“lurrak bere uzta emongo” daualako
eta guk zure salbamena gozatu.

Eskerrik asko, Jauna, zure Hitzagaitik.
Eskerrik asko, zure bidea erakusteagaitik.
Jesus, zure azken hitzagaitik,
ESKERRIK ASKO.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue