#
#

Otoitzen: "ESKEINTZA"


Hurreratu #
#
#

Iturburua nazala dinozu
eta ez zatoz edatera.
Erreserbako ardaua nazala dinozu
eta ez zara mozkortzen.
Haize fina nazala dinozu
eta ez dozuz leihoak zabaltzen.

Argia nazala dinozu
eta ilunetan jarraitzen dozu.
Usai gozodun olioa nazala dinozu
eta ez zara igurtzitzen.
Doinua nazala dinozu
eta ez dozu abesten.

Sua nazala dinozu
eta hotzez jarraitzen dozu.
Goiko indarra nazala dinozu
eta ez nozu erabilten.
Abokatua nazala dinozu
eta zure alde egiten ez deustazu izten.

Kontsolagarria nazala dinozu
eta zure ezinak ez deustazuz esaten.
Dohaia nazala dinozu
eta zure eskuak ez deustazuz zabaltzen.
Bakea nazala dinozu
eta nire txirularen doinua ez dozu entzuten.

Haize indartsua nazala dinozu
eta geldirik jarraitzen dozu.
Txiroen alde nagola dinozu
eta eurakandik urruntzen zara.
Askatasuna nazala dinozu
eta bultza egiten ez deustazu izten.

Itsaso zabala nazala dinozu
eta ez zara murgiltzen.
Maitasuna nazala dinozu
eta maitatzen ez deustazu izten.
Testigua nazala dinozu
eta ez deustazu itauntzen.

Jakituria nazala dinozu
eta ez dozu ikasi nahi.
Liluragarria nazala dinozu
eta ez zara liluratzen.
Osagilea nazala dinozu
eta osatzeko ez deustazu deitzen.

Arrotza nazala dinozu
eta ez dozu nahi ni sartzerik.
Kerizpe ederra nazala dinozu
eta ez zatoz nire hegopera.
Fruitua nazala dinozu
eta ez nozu jaten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue