#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Eskerrik asko, Jauna #
#
#

Bideak prestatzera konbidatzen nozu,
betikoak eta barriak,
zure albiste onenera hurreratzen gaituen bideak.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Tontorrak eta zelaiak bardintzeko,
eta guzurrak eta zapalketak baztertzeko
nigaz kontatzen dozulako.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Nik zugaz bat egin dagidan,
ni noan bidera hurreratzen zarealako.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Nire etxean sartu
eta bidean doazen guztientzat
eta hurreratzen jatazan guztientzat
bizileku barri bat egin gura dozu.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Zuk aurkitu nozu
eta zure ikutuak eraldatzen nau.
Nire barruan bizi barria ernetzen hasia da.
ESKERRIK ASKO, JAUNA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue