#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Baietzaren Maria #
#
#

Maria, BAIETZAREN Ama.

Zuk Jesusi entzun deutsazu,
eta bere abotsa ezagutzen dozu
eta bere bihotzaren taupada.
Hitz egiguzu Beratzaz
eta eguneroko zereginetan bere jarraitzaile izateko
azaldu egiguzu zure bidea.

Maria,
Nazareten Jesusekin bizi izan zinena;
bete gure bizitza zure sentimentuekin,
zure apaltasunarekin,
entzuten dagoen zure isiltasunarekin
eta Hitza,
benetako askatasun aukeratan, loratu daitela.

Maria, Jesusetzaz berba egiguzu,
gure sinismenaren freskotasunak
gure begiak dirdai jarri daizan,
eta gurekin aurkitzen danaren bihotza berotu daian;
holan gertatu zan Isabeli ikustaldia egin zeuntsonian,
eta zahartzaroan
zurekin batera biziaren dohaiagaitik poztu zanean.

Maria, “Magnificataren” Birjina,
lagundu eiguzu mundua pozten
eta Canan gertatu zan lez,
anai-arreben zerbitzura bizi dan zure jarraitzaile oro,
Jesusek esana betetzeko prest egon dadila.

Maria, Erreinuko atea,
lagundu eiguzu gora begiratzen.
Jesus ikusi gura dogu.
Beratzaz berba egin.
Guztiei bere maitasuna iragarri.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue