#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Maria, bizitzara beti zabalik #
#
#

Maria,
zure belarriak beti adi
Jainkoaren Hitzari eta misterioari,
zure ingurukoen erreguei,
itxaroten zagozan umeari eta aldi barriari.
Maria erakutsi eiguzu entzuten.

Maria,
zure eskuak zabalik,
eskuzabaltasunez emoteko,
ordezko barik laguntzeko,
laztan eta samurtasunez beterik.
Maria erakutsi eiguzu zure antzera zerbitzen.

Maria,
zure begiak beti irekita
betetzen zaituen Jainkoaren argitara,
sufritzen dagoenaren beharrizan isilei,
Jainkoa zain dagoen tokira begira.
Maria erakutsi eiguzu zure antzera begiratzen.

Maria,
zure bihotza pare-parean zabalik
Espirituaren egonleku egina,
behartsuen erreguei beti adi,
bizi-norabidea galdu dauanari zabalik.
Maria, ireki gure bihotza.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue