#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Zure erara #
#
#

Jauna, historiaren egunsentian
zure mahastirako langile bila urten zenduan.
Eta herriko plaza hustu egin zenduan
guztiei lana eta bizitza eskeiniz,
-soldata, duintasuna eta zuzentasuna-.

Goizerdian urten zenduan, baita eguerdian
eta arratsaldeko lehen orduan ere
alde batetik bestera begiratu zenduan.

Eguzkia sartzen egoala ere urten zenduan,
eta beste inork kontratatu bakoak
zure mahastira eroan zenduzan;
tripa jaten zengozan
zure soloan hainbeste lan ikusita,
lana nahi eben hainbeste lanbako ikusita,
-soldata, duintasuna eta zuzentasuna-
eta egun guztian ezerezean egotean.

Ilunabarrean zure hitza bete zenduan.
Zure bihotzak eta beharrizanak eskatzen eban arabera,
guztiei soldata duina eta zuzena emon zeuntsen.
Lehenengoak ez eben uste
euren eskuak bete ikusterik;
batzuk marmarrean hasi arren,
zure joko ebanjelikoa jarraitu zenduan.

Jauna, izan zaitez betikoa,
zuzena eta esku zabala,
bihozbera eta errukian aberatsa,
aurre iritzien eta ezbardintasunen aurkaria,
zure dohaiekin emonkor.
Eskerrik asko, lana eta bizitza,
duintasuna eta zuzentasuna emotearren
zure erara... ez nirera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue