#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Entzuten gagoz, Jauna #
#
#

Hemen gagoz zure ondoan,
zure abotsa gure bihotzean entzun guran.

Zabaldu gure burua
zure Hitza entzuteko.
Zabaldu gure bihotza be,
zure Hitzak eragina izan daian gugan.
Zabaldu gure esku eta oinak,
martxan jarri daitezan.

Zure Hitza argi izan daitela
nire bidean, gure bidean.
Iluntze honetan,
alkarregaz Zu entzun zaiguzala.

Bildurra emoten deusku entzuteak
eta horregaitik hitz egiten dogu etenbarik.
Ez gara seguru sentitzen
zuk eskeintzen deuskuzun
bizitzarako proposamenean.

Baina alkarregaz dinotsugu,
ziurtasunik ezak eta bildurrak izan arren,
prest gagozala zuri jaramon egiteko.
Zugaz eta Zu lez bizi gura dogu.

Irakatsi eiguzu bizitzara begiratzen...
eta ez daigula beste aldera begiratu,
gertatzen danaren barri emoteko gauza izan gaitezala,
gure anai-arrebek bizitzeko zer daukien ikusi daigula.

Zure maitasunezko begiradak
bizitzari maitasunez, ardura
eta prestasunezko begiez begiratzera bultzatu gaizala.
Jarri gure begietan itxaropenezko,
samurtasunezko eta konpromisozko begirada.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue