#
#

Otoitzen: "ESKEINTZA"


Hemen nozu #
#
#

Aita-Ama, hemen nozu
zure etxean bizitzen ikasten
eta zure mezua
nire barrura sartzen izten.
Kontatu egizu nigaz.

Ez naz gauza haundia,
ez dot asko balio,
ez daukat askorik.
Zure zerbitzari soil bat nozu.
Aita-Ama, hemen nozu.

Zure etxean bizitzen ikasi nahi dot.
Gehitu egizu nire sinismena,
oso ahula da-ta;
eta nire guztienganako maitasuna,
traketsa izaten jarraitzen daualako;
eta nire itxaropen ahula,
hainbeste agintzariekin...,
zaindu, zuzendu eta goratu.
Aita-Ama, hemen nozu.

Zure mezuak ikutu nagiala nahi dot,
nire lurra prestatu,
eta anaitasunerako dozun egitasmoa
nigan erein,
txikienganako errespetua,
mindua izan arren parkamena,
zure doaneko zerbitzua..

Aita-Ama, hemen nozu.
Eztandak eta isiltasunak,
ahaztuerak eta isileko borrokak balegoz ere
kontatu nigaz.

Zerbitzuaren pozean sinisten dot.
Txikitasunaren haunditasunean sinisten dot.
Egiteekaz besteak duintzen dauenengan sinisten dot.
Fedearen indarrean sinisten dot,
doan eta ordezko bakoa dalako.
Zugan sinisten dot,
eta pixka bat... nigan sinisten dot.

Aita-Ama, hemen nozu.
Hemen nozu... Aita-Ama,
Zuk irakasten deustazun lez
nire inguruan
zure mezua eta janaria zerbitzeko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue