#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Nire bihotzak kantatzen dau #
#
#

Jauna,
nire bihotza, eskerronez gainezka dago
zure dohain eta onespenak hainbat dira eta.
Bihotz eta ezpanen abestia ez litzateke nahiko izango
nire bizia zure zerbitzuan jarriko ez baneu,
nire egiteak Zuri autor egiteko.

Zuri eskerrak eta gorespena,
Zuk ezerezetik atera eta aukeratu nozu,
zure maitasun eta aurpegiaz zoriontsu egin nozu.
Ez zaitut ondo ezagutzen,
nire beharrizanak ere ez ditut ezagutzen.
Baina Zuk, Aita, osorik ezagutzen gaituzu.

Zuk maite nozun beste, ezin maite neure burua.
Zuk Jauna, bihotz bakarraz sortu nozu,
Zuretzat izan naiten, Zuretzat bakarrik.

Jauna, zure aurrean egotea,
izan leiteken gauzarik atseginena da.
Une honetan, zure aurrean aurkitzen naz.

Nahi dozunean eta nahi dozun eran, onartu nagizu.
Egizu nigaz Zeuk nahi dozuna.
Zu nirea zara eta ni Zurea naz.
Hauts apur batez, zure antzeko egin nozu
eta zure seme-alaba.

Aintza, gorapen eta ospe Zuri
gizaldi eta gizaldietan.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue