#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Bedeinkatu, Jauna #
#
#

Bedeinkatu, Jauna, nire eskuak
finak izan daitezan,
besteenak estutu barik hartzen jakin dagien,
neurtu barik emoten ikasi dagien
eta lasaitzeko eta bedeinkatzeko indarra izan dagien.

Bedeinkatu, Jauna, nire begiak
preminea ikusten jakin dagien,
eta inor lausotzen ez dauana ez dagien ahaztu;
nire ikuskerak,
aurrez-aurre ikusten dana baino sakonago begiratuz,
besteak zoriontsu egin dagizala.

Bedeinkatu, Jauna, nire belarriak
zure abotsa entzuten jakin dagien
eta nahigabetuen deadarra sentidu;
zarata eta berba hutsen aurrean gortu daitezan,
baina entzuna eta ulertua izatea
eskatzen dabezenen abotsak entzun
naiz eta horrek nire erosotasunetik atara.

Bedeinkatu, Jauna, nire ahoa
zure testigantza emon dagian
eta inoren kalterako ez dagian ezer esan;
hitz gozoak esan dagizala
ez dagiala inor saldu
eta irribarrea sortu dagiala.

Bedeinkatu, Jauna, nire bihotza
zure Espirituaren egonleku bizia izan daiten
eta babesa eta berotasuna emon;
ulertzeko eta parkatzeko beti prest egon daitela
eta nahigabea eta poza
maitasun haundiz alkarbanatzen ikasi.

Ene Jainko, zurea nozu
nazan guztia,
daukadan guztia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue