#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Maria kurutzearen ondoan #
#
#

Gizaki guztien Ama,
giza oinazea onartzen dakian emakumea,
Kurutzearen ondoan Ama
baita gizarte osoaren ezbeharretan ere.

Auschwitzera joan ziranen ondoan zengozan,
eta gure gizarteko zuzengabekeri egoeratan,
han zagoz zu.

Euren seme-alabak hainbeste porrot jasan
eta droga edo alkoholarekin hilten diran
ama askoren bihotzak arintzen dozuz.

Oinazean aurkitzen diran
eta baztertuak eta esplotatuak diran emakumeekin
sufritzen dozu.

Askatasun ezagaitik apurtuta dagozanengan bizi zara;
hirietako kanpoaldean bizi diranekin bizi zara.

Maria,
Kurutzearen ondoan, zure Semeagandik,
guztiok seme-alaba bezala hartzeko enkargua hartu zenduana;
lagundu eiguzu,
Jainkoak Gizateriari deutson samurtasunaren
ezaugarri izaten.

Nazaretetik Kalbariora
zure sinismen erromes aldian bat eginez
egin gura dogu gure ibilbidea,
Kristo Kurutzeratuaren
ikasleen arteko batasuna zainduz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue