#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitza deia da #
#
#

Jauna, bizia maite dot. Bizi gura dot.
Bizia bilatzen dot eta ez dot azartatzen.
Lo-zorroan dagoan nire bihotza
esnatuko dauan hitz barria bilatzen dot.
Ibiltaria zaran horrek, egin nirekin bidea,
eta berotu nire bihotza hitz ederrez.

Jesus Jauna, zure Hitza, bila jarraitzeko da.
Zure Hitza bizitza da, eta isioturik dagoan zerbaiten argia.
Zure Hitza, bat-batean agertzen jakun Norbait dogu.
Zure Hitza gizon bat ume bihurtzen dauan Hori da.
Zure Hitza, sareetan entzundako deia da.
Zure Hitza, lokartua esnatzen dauan bizia da.
Zure Hitza, zuzengabekeria salatzen dauan indarra da.
Zure Hitza, lortu bako utopiaren iragarpena da.
Zure Hitza, amaibako bizia da. Ekintza salbatzailea.
Zure Hitza, garia ereiten dauan baserritarren eskua da.

Hemen nago, Jauna,
lurra prest eta bihotza frutuen egarri.
Hemen nago, zure haziak esku artean hartuz,
apaltasunez noiz loratuko;
bakearen eta onaren,
itxaropenaren, ulerkortasunaren
eta laztanaren tresna izan nahirik.

Hemen nago, Jauna;
etsai asko ditut inguruan.
Zure Hitzaren lur emonkorra izan gura dot
eta itxaroten diran frutuak emon.

Jauna, esnatu nire sinismena,
bizkortu nire pausuak,
eta minduta bizi diran gizakiekaz
bat egitera eroan nagizu.
Jauna, esnatu nire itxaropena.
Indar barik sentitu arren,
egunero aurrera egin gura dot.
Argiaren Jauna, bizkortu nire barruko on gurea
bihotz oneko samariarra izan naiten.

Zure Hitza, proiektu bihurtu gura dot;
Zu, pertsona lez eta zure bizi proiektua,
nire bidea izan dadila.
Nire bizitzaren nondik norakoa onartuz
Aita-Amaren nahia bilatu gura dot.

Entzuteko gai dan Israel barri bat izan gura dot,
eta zure maitasun barik,
nire bizitza zentzun bako bizitza dala konturatuz,
oreinak iturria bilatzen dauan lez
nire egarria asetuko dauan Horren bila jarraitu dagidala.

Goiz-argiaren Jauna, maite gura zaitut,
bihotz osoz maitatu;
olatuak hondartza laztantzen dauan antzera,
zure urak eroan eta ekarri nagiela.

Goiz-argiaren Jauna, maite gura zaitut,
arima osoz maitatu;
nire indar osoz maitatu;
ZERBITZUAREN indarrari bakarrik kasu eginez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue