#
#

Otoitzen: "ESKEINTZA"


Ilunabarrean #
#
#

Jauna, lanetik nekatuta nator,
borrokatzeaz nekatuta,
baita nire egiteaz ere.

Zure besoaren indarra behar dot, Jauna,
gozatu egizu nire bideko neke hau.
Eta irabaziak urriak izan diran tokian,
zure graziari esker
betirako frutu ugari izan daiguzala.

Isiltasun eta bake une gozo honen zain,
eguneroko bidea egiten dot,
zuri zerbait esateko, Jauna,
zuri entzuteko
eta zugan konfiantza ipiniaz,
nire ardurak eta pozak agertu.

Ilunabarrean, zure ondoan,
barriro ere bake giroan,
eta zure seme-alaba eta nire anai-arreba diran
gizaki guztiekin bat eginik,
lana, atsedena eta maitasuna eskeintzen deutsut.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue