#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Jesus #
#
#

Eskerrak emoten deutsuguz, Aita-Ama,
Jesus zure Seme maiteagaitik,
bere bitartez ezagutu zaitugu,
beragandik ikasi dogu bizitzen,
beragandik itxaropena izaten,
beragandik anai-arreba lez bizitzen.

Eskerrak emoten deutsuguz
urte asko diralako ezagutzen dogula,
maite dogula eta jarraitzen deutsagula.

Eskerrak emoten deutsuguz
guretzat biderako argia dalako,
lanerako janaria, etorkizunerako itxaropena.

Eskerrak emoten deutsuguz
zure Espirituaren indarrak
Artzain, Hazia, Ura, Sua, Ogia egin ebalako.
Eskerrak emoten deutsuguz
zure Espirituaren indarrak
pobre, apal, baliotsu, errukior egin ebalako.

Eskerrak emoten deutsuguz
Berari eskerrak gure lurreko bizia aldatu
eta seme-alaba egiten garalako,
zure Erreinuan langile gara,
eta itxaroten eta parkatzen ikasi dogulako.

Eskerrak emoten deutsuguz Aita-Ama,
Jesukristo, zure Seme, gure Jaunaren bitartez.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue