#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Emoiguzu, Jauna #
#
#

Emoiguzu, Jauna,
gure hoztasunarentzat, berotasun pixka bat;
gure bustinarentzat, gogortasun pixka bat;
gure egarriarentzat, ur pixka bat;
gure une ilunentzat, argi pixka bat;
gure tristurarentzat, poz pixka bat;
gure makalaldientzat, samurtasun pixka bat;
gure norberekeriarentzat, maitasun pixka bat;
gure gogorik ezarentzat, ilusino pixka bat;
gure erabakientzat, sendotasun pixka bat;
gure bizitzarentzat, bizi pixka bat.

Emoiguzu, Jauna,
zure hitza entzuteko gaitasuna;
zoriontsu izateko jakinduria;
eta seme-alaba izaten ikasteko astia.

Emoiguzu, Jauna...
adostasuna, bizkortasuna, prestasuna.
Kontrakoa esan arren
edo ezer ez eskatu arren...
Emoiguzu, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue