#
#

Otoitza: Aurkezpena

# # #

Aurkezpena

# # #
#
#

Gure webgunean beste ATAL BERRI bati ematen diogu sarrera. Eta gogotsu eman ere; egon ere ziur gaude, orain urte batzuk (zazpi urte dira dagoeneko) hasi genuen helburuari ongi LAGUNTZEN diola.

Hemen OTOITZARI buruzko atalari oratzen diogu. Jakina, apaltasun handiz, gure burua ez dugu gai honetan "maisutzat" ezagutzen, baina bai bideko eta "fededun ikasle" bezala. Horregatik, guri bide honetan LAGUNDU digun guztia bildu nahi dugu. Bai guri eta bai gure TALDEEI, bide berri honetan lagun izan ditugunei. Izan ere, pertsona jakin batzuei lagundu diguna, gure antzeko beste BIDELARI batzuentzat ere lagungarri izan daitekeela, ziur gaude-eta.

"Esparru" hau zabala eta aberatsa dela jakinaren gainean gaude. Gainera, gai honetan bila dabiltzanak beste LAGUNTZA asko dauzkate. Gure web orrian, Eskema Orokorrean, hainbat "KONTAKTU" eskaintzen ditugu, material ugari eta baliozkoa aurkitu daiteke.

Horrelako esparruetan aurkitu daitekeena ordezkatzea ez da gure asmoa. Ez gero. Hauxe da atal honetan dugun helburua: ESKUBETE MATERIAL eskaintzea (zentzu zabal baten esanda), gaur bertan erabiltzeko moduan. Besterik ez! Gure ustez, otoitzaren alderdi hau osatu, zaindu eta "aberastea" garrantzitsua da, eta... beharrezkoa!

Espiritualtasun "mota" baten sinisten dugu eta, eskaintza honen bidez, estilo honetako otoizlariari lagundu nahi diogu eta, gainera, jarrera honetako sinistedunari eta bidelariari laguntzeak merezi du, eta berdin kristau elkarteei; gure iritziz, GAUR eta HEMEN, eskaintza baliozkotzat jotzen dugu, gure kultur giroan.

Atal batzuk xumeak izango dira; "ESKARIAK eta OTOITZAK" bilduko ditu, han-hemen banaturik daudenak eta egoera ezberdinetan erabiltzen direnak. "GOGOETA eta IKASTARO" gaiak izango dira; baita alderdi honetan garatzen joateko "METODO" banaka bat eskaintzeko ere bai. Horrez gainera, "SALMO BERRITUEN" bilduma bat osatuko dugu, gaurko kultur giroan esaera ulergarriagoa erabiliz. Horrez gainera, "GOGOETA" pertsonal batzuk ere eskaintzen ausartzen gera, Kristau Elkartearen liturgia bizitzen doan "pausoak" sakontzen laguntzeko, seguru gaude lagungarri izango zaizkiela.

Eta, azkenik, ERRONKA itzelari aurpegi ematera goaz, hemen aipatu baino ez dugu egiten, berari dagokion atalean azalduko baitugu; beharrezkoa deritzagu. Hauxe da "SALMOEN TAILERRA" deritzoguna. Aspaldi baten horren atzetik genbiltzan, baina begi-bistan dago gure eginbeharrak "beren denbora" eskatzen dutela, egokienak izango diren bideak eta materialak "aztertu eta aukeratu" beharrez. Horregatik, orain abentura honetan "sartzen" gera.

Gure fede-bizitzako bidean AURRERA EGITEN jarraitu nahi dutenentzat, lagungarri izango zaiela uste dugu; hori da behintzat gure gogorik biziena. Eta, horrez gainera, zuok ere era askotara lagunduko diguzuten ezkero (beharbada beste material berri batzuk bidaliz...), gogo beroz jokatuko dugu.

Amaitzeko, zera: "BIDEAN" (gure webgunearen izena) horixe esan nahi du: "BIDEAN" gaudela. Une honetan, gu ere, horrela sentitzen gera... "bidean". Baina merezi duelakoan gaude eta horregatik jokatzen dugu. Izan bihotz! Ez ahaztu: "bidean" aurkituko gera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue