#
#

Otoitza: Aurkezpena

# # #

Aurkezpena

# # #
#
#

Gure webgunean beste ATAL BARRI bati emoten deutsogu sarrera. Eta gogotsu emon ere; egon ere ziur gagoz, orain urte batzuk (zazpi urte dira dagoeneko) hasi genduan helburuari ondo LAGUNTZEN deutsola.

Hemen OTOITZARI buruzko atalari oratzen deutsogu. Jakina, apaltasun haundiz, geure burua ez dogu gai honetan "maisutzat" ezagutzen, baina bai bideko eta "fededun ikasle" lez. Horregaitik, geuri bide honetan LAGUNDU deuskun guztia batu gura dogu. Bai guri eta bai gure TALDEEI, bide barri honetan lagun izan doguzanei. Izan ere, pertsona jakin batzuei lagundu deuskuna, geure antzeko beste BIDELARI batzuentzat ere lagungarri izan daitekela, ziur gagoz-eta.

"Esparru" hau zabala eta aberatsa dala jakinaren gainean gagoz. Gainera, gai honetan bila dabiltzanak beste LAGUNTZA asko daukez. Gure web orrian, Eskema Orokorrean, hainbat "KONTAKTU" eskeintzen doguz, material ugari eta baliozkoa aurkitu daiteke.

Holako esparruetan aurkitu daitekena ordezkatzea ez da gure asmoa. Ez gero. Hauxe da atal honetan dogun helburua: ESKUBETE MATERIAL eskeintzea (zentzun zabal baten esanda), gaur bertan erabilteko moduan. Besterik ez! Gure ustez, otoitzaren alderdi hau osatu, zaindu eta "aberastea" garrantzitsua da, eta... beharrezkoa!

Espiritualtasun "mota" baten sinisten dogu eta, eskeintza honen bidez, estilo honetako otoizlariari lagundu gura deutsagu eta, gainera, jarrera honetako sinistedunari eta bidelariari laguntzeak merezi dau, eta bardin kristau alkarteei; gure eritxiz, GAUR eta HEMEN, eskeintza baliozkotzat joten dogu, gure kultur giroan.

Atal batzuk xumeak izango dira; "ESKARIAK eta OTOITZAK" batuko ditu, han-hemen banandurik dagozanak eta egoera ezbardinetan erabilten diranak. "GOGOETA eta IKASTARO" gaiak izango dira; baita alderdi honetan garatzen joateko "METODO" banaka bat eskeintzeko ere bai. Horrez gainera, "SALMO BARRIZTUEN" bilduma bat osotuko dogu, gaurko kultur giroan esakera ulergarriagoa erabiliz. Horrez gainera, "GOGOETA" pertsonal batzuk ere eskeintzen ausartzen gara, Kristau Alkartearen liturgia bizitzen doan "pausoak" sakontzen laguntzeko, seguru gagoz lagungarri izango jakezala.

Eta, azkenik, ERRONKA itzelari arpegi emotera goaz, hemen aitatu baino ez dogu egiten, berari dagokion atalean azalduko dogu-ta; beharrezkoa deritxagu. Hauxe da "SALMOEN TAILERRA" deritxoguna. Aspaldi baten horren atzetik genbiltzan, baina begibistan dago gure eginbeharrak "euren denporea" eskatzen dabela, egokienak izango diran bideak eta materialak "aztertu eta aukeratu" beharrez. Horregaitik, orain abentura honetan "sartzen" gara.

Gure fede-bizitzako bidean AURRERA EGITEN jarraitu gura dabenentzat, lagungarri izango jakela uste dogu; hori da behintzat gure gogorik biziena. Eta, horrez gainera, zeuok ere era askotara lagunduko deuskuzuen ezkero (beharbada beste material barri batzuk bialduz...), gogo beroz jokatuko dogu.

Amaitzeko, zera: "BIDEAN" (gure webgunearen izena) horixe esan gura dau: "BIDEAN" gagozala. Une honetan, geu ere, holan sentitzen gara... "bidean". Baina merezi dauala-eta gagoz eta horregaitik jokatzen dogu. Izan bihotz! Ez ahaztu: "bidean" aurkituko gara.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue