#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Ase nazazu maitasunez, Jauna! #
#
#

BAI EDER, JAINKO, ZURE MAITASUNA!
GIZASEMEAK ZURE HEGALPERA BILTZEN DIRA,
ZURE ETXEKO GURITASUNEZ ASETZEN DITUZU,
ZURE ATSEGINEN IBAITIK EDANARAZTEN DIEZU.
ZUGAN BAI DAUKAZU BIZI-ITURRIA
ETA ZURE ARGITAN IKUSTEN DUGU ARGIA.



BAI EDER, JAINKO, ZURE MAITASUNA!
Sinesten dugu, Jainko / Aita zaituguna,
hutsaren hutsetik Zeuk / sortu gaituzuna.
Zure eskuan gure / gaua ta eguna,
Zu gugan ta gu Zugan / hau da batasuna!
Agortu ezina da / zure maitasuna.


GIZASEMEAK ZURE HEGAPERA BILTZEN DIRA.
Ez da beste aitarik / ez beste amarik
Zuk hainbeste daukanik / gure ardurarik.
Zutzat egin gintuzun / ez dut zalantzarik,
Zuk ez duzu galdu nahi / seme-alabarik,
ez zuk, ez guk ez dugu / pozik elkar barik.


ZURE ETXEKO GURITASUNEZ ASETZEN DITUZU.
Ni izatez izanik / Zuretzat egina,
Zuregan izan ezik / hau ase-ezina!
Zugan dago guretzat / poz ta atsegina.
Zu izanik guretzat / hain maitale fina,
gehitu Zureganako / gure maite-mina.


ZURE ATSEGINEN IBAITIK EDANERAZTEN DIEZU.
Baditugu eskaintzak / inguru guztitik
irentzi-ahala gauza / kontsumo ontzitik...
Gehienak kalterako / hamar hamabitik.
Gaur oihu dagitsugu / bihotzen erditik:
“Emaguzu edaten / zure iturritik”.


ZUGAN BAI DAUKAZU BIZI-ITURRIA.
Haurtxoa bila dabil / amaren bularra,
eta aurkitu arte / garrasi, negarra,
areago niretzat / oi zure beharra.
Erakutsi egiguzu, / Aita zerutarra,
gu aseko gaituen / iturri bakarra.


ETA ZURE ARGITAN IKUSTEN DUGU ARGIA.
Argi-seme gera ta / heldu nahi argira,
argiaren atzetik / zenbat jira-bira!
Isuri, arren, Jauna, / bihotzen erdira
Zuregandik datorren / goi argi distira;
zuzen gaitzazu, Aita / zure iturrira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue