#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Itxaroten dagoenaren salmoa #
#
#

Bila eta bila nabil, Jauna,
eta Zuregan aurkitu dut itxaropena.
Zuzena eta leiala zaren Horrek,
salba nazazu.
Zure izenaren aintzarako:
zuzendu eta gida nazazu.

Zu nire lagun zera,
atera nazazu ezkutuan jarri didaten saretik.
Zure eskuetan jartzen dut nire bizia:
Zuk, Jauna, Jainko leial horrek,
lagunduko didazu!

Zurekin fidatzen naiz:
poztu eta alaituko naiz zure maitasunaz.
Zu zera nire biziaren zaintzaile,
atsekabeak eta arriskuak inguratzen nautenean.
Emadazu aukera, irtenbidea aurki dezadan.

Entzun iezadazu, Jauna:
larri nago, nire bizitza azkenetan dago,
isilean negarrez nago,
indarrak agortu zaizkit,
hezurretarainoko minez nago.

Entzun iezadazu, Jauna:
irriz ta barrez dauzkat;
nire bizkarretik barrez, besterik gabe,
hor konpon eginez; ez ezagun bat bainintz.
Gauzaeztan ontzi baztertu bat sentitzen naiz.
Baina nik Zuregan dut uste on, Jauna;
hau diotsut: “Zu zera nire Jainko”.

Zure eskuetan dago nire joan-etorria,
Zure eskuetan nire atsekabeak.
Erakuts ezaidazu zure aurpegi distiratsua,
eta salba nazazu zure leialtasunez.
Jauna, ez nadila lotsa izan Zuri dei egiteaz.

Bai handi, Jauna, zure ontasuna,
zintzo zaizkizunentzat!
Zuk nire bizia
zure bihotz-ondoan gordetzen duzu
,
eta zure ezkutu horretatik
hitz egiten didazu,
betiko lagunzahar bezala.

Bedeinkatua Zu, Jauna,
nire alde ezin esan ahalakoak egin dituzuna!
Nire bihotza kantari dago:
“Gora bihotza, bizkortu zaitezte,
Jaunarengan uste on duzuenok!”
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue