#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Jainkoa etxeko #
#
#

1

Behin baten izan nintzen Angoston,
hiru-lau urte badira,
nire bizitzak han hartu zuen
ehun eta laurogeiko jira.
Bizian Gora Mugimenduak
egin ninduen konbida;
halako zerbait goxo-goxoa
sarturik bihotz erdira,
hantxe lehenengoz: “Ene Aitatxo”
esan nion aurpegira.

2

Lehengo kezka zen nola salbatu
bakoitzak bere burua,
orain berdintsu kezkatzen nau ni
nola ondu ingurua.
Beso zabalik gurutzean Zu
zaitut nire liburua:
malkoak xuka, zauriak senda,
poz bihurtu zizpurua...
Jesus Jauna, Zuk esanda dakit
dela bide segurua.

3

Ustekabean, nola ez dakit,
ez zen izan berehala,
baina ohartzen joan nintzaizun
burujabe ez nintzala.
Gau eta egunez beti ondoan
Jaungoikoaren itzala,
neu hortik zehar ibili arren
Bera beti da leiala,
larri-orduan ez zait faltatzen
ama on baten magala.

4

Lehen uste nuen zerua zela
irabazien ordaina,
zenbat ahalegin nola goituko
zeru gailurraren gaina.
Lehengo antzean, orain ta gero
bekatari gera baina,
gure aldera jarrita dago
maite gaituen artzaina;
bere burua jokatu du ta
ziur nago, alajaina!

5

Lehengo Jainkoa sinesten nuen
urruti eta beldurgarri,
handik honuntza sentitzen dut nik
etxeko ta maitagarri.
Zenbat bekatu? Nola aitortu?
Lehenago ze estularri!
Gaur nire kezkak aldatu dira,
Jauna Bera dut egarri,
kezka-beldurrak uxatu dizkit
ta maitasuna ezarri.

6

Benetan zera, Jesus maitea,
bihotz eder eta handiko,
Zuri zor dizut egin zarala
gaur nire bihotz erdiko.
Niregan graziaz egin duzuna
agirian dut jarriko:
ziur nago Zuk zure eskutik
ez nauzula, ez, utziko,
bat-bat eginda bizi gaitezen
Zu ta ni biok betiko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue