#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Zure Erreinuak nahastatu egiten gaitu, Jauna #
#
#

Zure Erreinuak nahastatu egiten gaitu, Jauna,
gurean beste balore batzuk daudelako.
Zurean, Jauna,
herriko plazetan bakea nagusi da
eta zuzentasuna pobreen alde dago.

Zurean, ez daude beti eskean dabiltzan eskuak,
ez eta ezkontza atzeratu beharrean dauden gazteak,
mahaietan egunero ogi samurra banatzen delako,
eta inguruan etxe babestuak aurkitzen direlako.

Mugak, herrien lurrak markatzen dituzte,
baina ez dago anai gorrotorik
eta ez dago inor inoren gainetik.
Epaileen aulkiak zerbitzariek hartzen dituzte
eta txikiena handi bihurtzen da,
agintaritza zerbitzu bat delako.

Zurean, Jauna,
ez dago inor suntsitzeko armarik.
Zurean, Jauna,
onartzen gaituen eskuak daude,
umeak laztantzen dituenak;
gaixoekin egoten dakie
lana guztien artean banatzen,
jai egunetan dantzatzen,
eta doluminetan laguntzen.

Zurean, Jauna,
ez daude zapalduak
eta kontu korrituak ez dute agertzen nor den gehiago.
Kaleetan ez dira agertzen gezurrezko agintzarik,
ez eta telebistak gauzak gezurrezko eran esan.

Zelan ulertu eta eraiki zure Erreinua
gureak guztiz kontrakoak direnean?
Kristauak gara eta elizara joaten gara,
baina ez zaitugu drogazalearengan ikusten,
edo behartsuengan onartzen,
edo apalagan entzuten,
edo kartzelaratuengan askatzenů

Ezer gutxi dakigu zuk agintzen diguzun honetan:
benetako maitasunean
zuzentasun argian,
egi osoan oinarritutako bakea eraikitzen joatea,
inongo gogorkeria barik.

Bihurtu zaitez gugana, Jauna,
zure seme-alabongana,
eta errepikatu herriaren aurrean zure Erreinuko pregoia:
behartsuak eta bihotz garbiak zoriontsu izango dira;
baita gose-egarri direnak eta zuzentasunaren bila dabiltzanak;
baita barrua bizi eta hitz zuzenak esaten dituenak;
zugan konfiantza dutenak eta zure maitasunean itxaron.

Ebanjelioko Jauna, Mesias, profeta eta Erreinuaren misiolari,
zatoz mundura,
eta guk ulertu ez arren,
esaguzu berriro ere, zure egitekoa ederra dela;
gizakia, lotzen dituen kateetatik,
diru zapaltzaile eta arma hiltzaileetatik
askatzera datorrela;
horrela, gure eskuak elkartuz,
askatasuna eta zuzentasuna ahal dela,
eta elkarrekin bakezko hamaika abesti kantatu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue