#
#

Salmo berriak: "ELKARTEA - MISIOA"


Biziaren zentzuaren bila babilanen salmoa #
#
#

Ametseta batetik irteten lez sentitzen naiz, Jesus Jauna.
egun berri baten lehen argi-izpiz gozatzen nago,
eta ekaitzaren ondorengo bakea lez da.
Orain badakit, ekaitzaren ondoren baretasuna datorrela.
Jesus Jauna, lasaitasun eta baretasunaren Jauna,
lagun iezadazu hasten dudan bide berri honetan.

Nire begiak barnean jarri nahi ditut.
Bihotzeko begiak ireki
eta “ikusteko begi berriekin”,
bihotzaren isiltasunean argia begiratu
eta edertasuna eta ontasuna bilatu, egia eta maitasuna.
Jesus Jauna, Bizitzatik nire bizia eraiki nahi dut.
Askatasun arduratsu batetik bizitzen hasi.
Egia, nire bizitzan egi bihurtu nahi dut.
Maitasunean bizi, eta maitasun zerbitzua eskaini nahi dut, Jesus Jauna.

Nire bilaketaren Erantzuna zaitudalako, behar zaitut.
Jesus Jauna, nire bizitzaren zentzua ikusi nahi dut,
nire izatearen zentzuaren arrazoi bila nabil.
Gizakia izateko ereduaren bila nabil.
Jesus Jauna, nire bizitza zuzendu nahi dut.
Nire sorreraren arrazoien bila nabil.
Nire bizitzarako ura, zure iturburutik hartu.
Bizitzan egiten dudanaren zergatia jakin.

Nire bizitzak, bizitzea merezi duen jakin nahi dut.
Nire bizitzaren zentzua, Zu izatea nahi nuke.
Norantz noan jakin nahi dut,
zein den nire bizitzaren helmuga.
Nire bidearen azkena, Zu izatea nahi dut, Jauna.

Jesus Jauna, ez dut nahi sasi-laguntzarik.
Ez dut nahi traba egingo didaten makulurik.
Ez dut nahi nire askatasuna moztuko duten laguntzarik.
Ez dut nahi bideko petatxurik,
ezta nire arazoentzat mozorrorik.
Ez dut nahi
nire kalterako izango diren esku bultzatzailerik.
Nire bihotza irrikitan dagoelarik,
ez dut nahi azaleko gauzetan geratzerik.

Ni ez nago heriotzaren alde, ezta suntsitzearen alde,
amaitzen diren gauzen alde.
Ez dut nahi azalkerian bizi.
Ez dut nahi zentzun bako bizitzarik bizitzea.
Jesus Jauna: barrutik eta gogoz bizi nahi dut!

Jesus Jauna, aukera egiteko indarra emadazu.
Gizaki lez, pertsona lez aukera egiteko indarra.
Zugan benetan sinestea aukeratzeko indarra.
Nire Elkartearen alde jokatzeko indarra.
Bizi-egitasmo baten alde aukeratzeko indarra.
Behartsuen alde aukeratzeko indarra.
Bukatzen ez den bizi baten alde aukeratzeko indarra.
Berriro hastea eskatzen didan biziaren alde aukeratzeko indarra.

Jesus Jauna, ireki nire begiak zure egiaren argitara.
Ireki nire begiak ontasunera eta samurtasunera,
barkamenera, zuzentasunera, anaitasunera
egiara, garbitasunera eta bakuntasunera.
Jesus Jauna, ireki nire begiak bukatzen ez diren baloreetara.
Jesus Jauna, ireki nire begiak zure heriotzaren ondorenera:
zure Piztueraren askatasun eta argitasunera.
Zu, Jesus Jauna, nire bidean zaitut.
Zu, Jesus Jauna, hemen zaude
eta zure bizi-egitasmoa eskaintzen didazu.

Zurekin kontatzen dut: nire galderaren erantzuna zaitut.
Zurekin kontatzen dut: nire arrazoien arrazoia zara.
Zurekin kontatzen dut: nahi dudan gizakiaren ideala zara.
Zurekin kontatzen dut: onartzen dudan bizi-egitasmoa zara.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue