#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Esker onezko salmoa #
#
#

Maite zaitut, Jauna,
nirekin zaudelako
.
Zu zera nire harkaitz sendo,
gaztelu seguru niretzat.

Zu zera nire salbatzaile,
nire harkaitz, nire gordeleku.
Zu nire indar salbatzaile,
zaintzen nauen babes ezkutua.

Arriskuan aurkitzen naizenean,
gezurrak eta gaitzak inguratzen nautenean,
beren sareetan harrapatu nahirik,
Zuk, Jauna, nire deia entzuten duzu
eta nire eskariari erantzuna ematen.

Zu zera, Jauna,
beti irauten duzun bakarra.
Dena joan dijoa, dena bukatzen da,
denak du bere azkena.
Zu bakarrik bizi zera betiko!
Horregatik, Jauna,
Zuregan jarri dut uste osoa
.

Zuk askatzen nauzu
etsai indartsuengandik,
ni baino ahaltsuago diren
kontrario guztiengandik.
Zu zera nire euskarri
eta askatzen nauzu,
maite nauzulako
.

Bai handia zarela, Jauna!
Zure kontu nire zuzentasuna;
Zuk ziurtatu duzu
nire eskuen garbitasuna,
zure bideak jarraitu nituelako
eta Zutaz fidatu.

Jauna, gogoan izan ditut
zure aginduak,
eta leiala izan naiz
haiek benetan betez.

Zintzo jokatzen duzu zintzoarekin,
fin ari zera finarekin,
zuhur maltzurrarekin.
Garbi agertzen zera garbiarekin.
Herri zapaldua
Zuk salbatzen duzu

eta begi-harroak apaltzen dituzu.

Zu lagun zaitudala,
erasotzen diot etsai-taldeari.
Zutaz fidatuta,
ezinezak menderatzen ditut
.
Merezi du, bai,
zure bideetan ibiltzea!

Zuk indarrez jantzi nauzu,
nire bidea garbi utzi didana.
Zu ezkutu bezala zaitut,
eskuok prestatu dizkidazu borrokarako,
nire besoak indarrez betez.

Hau diotsut: Gora Jauna!
Bedeinkatua nire Harkaitza!
Hau diotsut:
goratua bedi nire Salbatzailea!
Nirekin hain handia izan zarelako.

Eskerrak ematen dizkizut
herriaren aurrean,
beti laguntzen didazulako
zure Espirituaren adorez!

Ez dut beldurrik,
Zuregan seguru sentitzen naiz
.
Zu zaitut nire adore eta nire indar borrokarako.
Zu zera, Jauna, Jainko Salbatzaile.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue