#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Zugan nire bizipoza #
#
#

Zuregan ipini dut, Jauna,
nire uste ona, nire itxaropena;
Zu samurtasunez nire gainera makurtu zera,
eta nire deia entzun duzu
eta nire bizitza onartu.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zuregan nire bizipoza!


Zuk atera nauzu, Jauna, heriotz-leizetik,
Zuk atera nauzu
hondatuta nengoen lupetz artetik;
Zuk ezarri dituzu nire oinak
harkaitz sendo gainean
.

Zuk zuzendu dituzu
nire pausuak bizi-zentzu bila
.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zuregan nire bizipoza!

Ni zoriontsu sentitzen naiz
eta abesti berri bat abesten dizut;
Nik goraltzen zaitut
eta pozez goraka nago
zure aurrean, Jauna
.

Zure presentziak liluratzen nau
eta zure aurrean txiki sentitzen naiz;
eta gogo beroz nijoa zure atzetik,
beste gezur-bideak utzita.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zuregan nire bizipoza!

Zenbat harrigarri egin dituzun
nire bizitzan, Jauna!

Ez da besterik inor,
gizonari zuk beste maitasun dionik!

Jakitera eman nahi dut
Zuk nirekin izan duzun
ontasuna eta samurtasuna
Eta pozik abestu, Jesus Jauna,
Zuk nire Historian egin duzuna.
Bihotz-bihotzez eskerrak zuri!
Zuregan nire bizipoza!

Zuk ez duzu nahi, Jauna,
galtzen den gauzarik
, erdipurdiko hitzik,
Zuk ez duzu nahi egoera berri batek
hondatzen duen sentimendurik.

Zuk nahi duzuna, Jesus Jauna,
bihotz zabal eta leiala da,
Aitaren deiari “bai” esateko
prest dagoena: “hemen naukazu”.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zuregan nire bizipoza!

Gizartean zure justizia aldarrikatu nahi dut;
Zuk nahi duzunez,
herrien artean solidaritza sendotu;
Zuk behartsuei eta baztertuei
diezun leialtasunaren berri eman.

Zure maitasuna eta zure egia
txikienen artera iritsi dadin saiatu.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zuregan nire bizipoza!

Zure samurtasuna
betor nire bizitzara, Jauna
,
eta sendo nazala;
zure maitasuna eta zure egia
izan bitez nire bizileku.

Bizi egin nahi dut, on eginez bidean ibili;
nire bidean bake eta erruki-urratsak utzi nahi ditut.
Ez iezadazu utzi okerbidera joaten
eta gutxiago Zutaz lotsatzen munduaren aurrean.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zuregan nire bizipoza!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue