#
#

Salmo berriak: "ELKARTEA - MISIOA"


Berriztatu nahi dutenen salmoa #
#
#

Gure sustraietara bihurtu nahi dugu, Jauna,
gure bizitzaren erraiak ukitu,
elikatzen gaituen uren iturburuetara jo,
eta emakume samariarrak bezala, Zugandik edan,
eta pozez eta itxaropenez saltoka besteengana hurbildu.

Zure hautsi ezineko
maitasunaren esperientzia berri bat egin nahi dugu,
gure bizia, bizi guztien Bizia zaren horretan
oinarrituta dagoela gogoan hartu.
Gure barnean sarturik,
zurekin, norberarekin eta besteekin aurkitu nahi dugu.

Gure muga eta ahultasun guztien gainetik,
Zu gugan zaudela aurkituko dugu.
Gure historia eta bizitza osoa harturik,
buztinlariaren eskuetan dagoen buztina lez,
zure eskuek gure izate BERRIA moldatu dagiela.

Gure barnenetik,
egunero bizi-berritu nahi dugu,
benetako biziari irekiak egonez.
Jauna, egunero hasten diren izaki berri bezala ikusi nahi gaituzu,
erortzerakoan apalak,
eta zure seme-alaba izatearen duintasunez jaikitzen dakienak.

Jauna, gure ondoan,
anai-arreben presentzia sentitu dezagula,
elkarrekin buztina moldatuz,
oraina eta geroa elkarrekin eraikiz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue