#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Jaunagan pozten denaren salmoa #
#
#

Pozik sentitzen naiz.
Nire bihotza Jaunagan pozten da.
Bere salbamena ospatzen dut.
Nik, Jauna, barre egiten diet nire arazoei,
nigan zure maitasuna ospatzen dut-eta.

Zu santua zera, zuzena,
Zugan dena da armonia eta batasuna.
Zugan sendo sentitzen naiz,
oinak harkaitz gainean bezala.
Zu gabe, ez naiz seguru sentitzen,
oinak hondar gainean bezala.
Zu nire Harkaitz!

Gizakien hitzak, Jauna, gezurrezkoak dira,
harrokeriaz esanak direnean.
Zuk ezagutzen duzu giza-bihotza,
bertatik darion ona eta txarra.
Zuk badakizu banatzen hitz faltsua alde batera
eta egintza zuzena bestera.
Handia zera, Jauna!

Zurekin indartsuen armak desegiten dira.
Zurekin koldarrak adorez betetzen dira.
Zurekin aseak ogi-truke sal-erosten dira.
Zurekin goseak loditu egiten dira.

Zurekin emakume agorrak
zazpi seme-alaba erditzen dituzte;
Zurekin seme-alaba askoren ama agor gelditzen da.
Nire bihotza pozez dago, Jauna!
Zurekin bizitzea beste gauza bat da!

Zuk, Jauna, ematen dituzu heriotza eta bizia.
Zuk, Jauna, beheratzen eta goratzen duzu.
Zuk, Jaunak, ematen duzu
pobretasuna eta aberastasuna.
Zuk, Jauna, leize-zuloan sartzen
eta handik ateratzen duzu.
Besterik gabe!

Nire bihotza Zugan pozten da,
zure bideak ez baitira gureak.
Horrelakoxea zera:
zure lagunen pausoak zaintzen dituzu,
gaiztoak ilunpetan galtzen diren bitartean.

Horrelakoxea zera:
bertan behera uzten duzu,
bere indar hutsez irabazi nahi duena.
Horrelakoxea zera: salbatu egiten duzu
zure esku errukitsuetan bere burua ipintzen duena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue