#
#

Salmo berriak: "ELKARTEA - MISIOA"


Ez noa bere izenik esaten #
#
#

Ez noa bere izenik esaten,
Zuk, Jauna, esku-zabalean idatzita daramazulako.
Ez noa bere larrialdiak aipatzen,
babesgabeko errugabearen ondoan zaudelako, Jauna.
Ez noa bere bizitza kontatzen,
bere buruko ile guztiak ere kontatutako dituzulako.
Bizi duen polizia jazarpena ere ez noa kontatzen,
Zuk ondo dakizulako zer den aurrean erabilia izatea.

Ez noa bere tristura kontatzera,
Zu, Jauna, nahigabeturik hil zinalako.
Bere bakardadeaz isilean gelditzen naiz,
bakar-bakarrik gurutzera joan zinalako.
Bere txikitasuna begiratzeko ere ez dizut eskatzen,
Zu, Jauna, azken eta denen zerbitzari izan zinalako.
Bere egoera kontuan edukitzekorik ez noa eskatzen,
sufritzen dagoenaren aurrean bihozbera zarelako.

Jauna, bakar-bakarrik nitaz,
nire elkartea, nire Eliza
eta nire mundutzaz hitz egin nahi dizut.
Zure seme-alaba naizan honetaz;
Zuk deitua izan den nire elkarteatzaz;
zure talde jarraitzailea den nire Eleizatzaz;
zurea ere baden nire mundu honetaz.

Jauna, gure esku-zabalean,
sufritzen daudenen, pobretuen
eta euren lurra utzi behar izan dituenen izenak
idatzirik eroan ditzagula.
Euren oinazeak, negarrak eta oihuak entzuteko
belarriak irekiak izan ditzagula.

Lagundu iezaguzu,
euren bizitzak, sentimenduak, kulturak, sinesteak ezagutzen.
Euren familiako argazkiak samurtasunez begiratzen,
eta eurekin batera,
euren lurraldeko maiteenei
bidaltzen dizkien diru apurrak kontatzen.

Ez diezagula alde egin,
eurak aurrean erabiliak direnean;
ez diezagula alde egin euren errealitatetik.
Ez gaitezela geratu gure tristezian, Jauna,
eurena handiagoa delako;
euren begietan, eskuetan,
euren izate osoan idatzirik dago.

Gure bakardadea, Jauna,
sarritan benetan mingarria,
geuk aukeratzen dugu,
gure bizi izateko eratik datorkiguna;
eurena, askatasuna zapalduz,
behartua da.
Euren bakardadeko ordu batzuk gozatzeko,
jakin dezagula euren ondoan egoten.

Euren txikitasuna,
zure Zoriontasunen, zure Erreinuaren
zure promesen boz-gailua izaten lagun iezaguzu;
zure Ebanjelioa han idatzirik ikusi dezagula,
zure erregetza, azkenengoena,
aurrean erabiliena eta baztertuena den
Berri Ona gogorazi diezagutela.

Azkenez, Jauna, ez dadila gogortu gure bihotza;
ez gaitezela ohitu zure seme-alabak sufritzen ikusteaz.
Aita-Ama zaitugun horrek,
samurtu egizu gure bihotza,
sufritzen dagoenarengan Zu ikusi zaitzagun.
Hainbeste saminen erdian,
Gizadi Barri bat eraikitzen joateko
aukera barrik aprobetxatu ditzagula;
hauxe da izan ere zure egitasmo bakarra
zurea eta gurea den munduko gizon-emakume guztientzat.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue