#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Jainkoaren presentziaren salmoa #
#
#

Jauna, Zuk aztertzen nauzu,
Zuk barrendu eta ezagutzen nauzu;
beste inork baino gehiago dakizu nire bizitzaz;
Zuk, maite nauzun Jauna, dena dakizu;
ezartzen naizenean, han zaitut;
etzaten naizenean, han zaude.

Nonahi nagoelarik,
Zu beti egiten zera presente.
Zu hemen zaude:
Jainko, Zu maitasuna zera!

Bidez-bide nijoala,
burua galduta bezala azkar nijoala;
niregandik ihesi nijoala,
aurkitzen ez dudanaren bila;
ate batean eta bestean deitzen dudanean,
eta denak ixten zaizkidanean,
hantxe zaude presente Zu.
Zu hemen zaude.

Jainko, maitasuna zera Zu!
Zuk ezagutzen dituzu
nire arimaren pentsamenduak;
Zuk ezagutzen dituzu
nire arimako gogo garbiak edo nahastuak.

Zu jakinaren gainean zaude
nire bizitzako tirabirak eta arazoak;
Zuk nire samintasuna sentitzen duzu,
ni ezkutatzen ibili arren;
Zu samintasunaren erdian ere bazaude.
Zu hemen zaude: Jainko, Zu maitasuna zera!

Krisialdiak jotzen nauenean,
eta hondaturik sentitzen naizenean;
nekeak kolpeatzen nauenean,
etenda eta bakarrik atsekabez nagoenean;
Zu han zaude nire ondoan.

Bakardadeak eta zoritxarrak
nire bizitzako atean jotzen dutenean;
nire larritasun eta nahastearen erdian,
berriro ere han zaude Zu.
Zu hemen zaude: Jainko, Zu maitasuna zera!


Egunsentiaren hegoetan zeruak zeharkatuz,
itsasoaz bestekaldera joanez,
pentsamenduak baino bizkorrago ibiliz,
niregandik alde egingo banu,
lainope lodienean sartzen banaiz ere,
eta argia itzali, Zuk ez ikusteko,
han ere Zu aurrez-aurre, berriro ere Zu!

Nora joango naiz, Jauna,
Zuregandik alde eginez, Zu ez ikusteko?
Nora ihes egin eta zure aurpegiari bizkarra eman?
Norantzako bidea hartu,
bidean zure aztarrenik ez aurkitzeko?
Ni nora joan, zu hantxe zaude.
Zu hemen zaude: Jainko, maitasuna zera Zu!


Nire buruaz topo eginez,
eta barren sakonean aztertzen hasten banaiz,
nire pentsamenduak biltzen
eta nire bihotza ukitzen badut;
isildu eta naizen modukoa ezagutzen banaiz,
nire izatearen sakonean Zu zaude,
Zu agertzen zera.
Zu hemen zaude: Jainko, maitasuna zera Zu!

Beti Zu, beti Zu,
noranahira joan eta hantxe zaude Zu;
zure presentziak nire bizitza osoa
eta den guztia hartzen du.

Maitasuna zaralako,
beti nire ondoan aurkitzen zaitut,
nirekin erromes.
Zu hemen zaude: Jainko, maitasuna zera Zu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue