#
#

Salmo berriak: "ELKARTEA - MISIOA"


Bidean dijoan gizonaren salmoa #
#
#

Hau poza sentitzen dudana,
Eliza naizela aurkitu dudanean!
Hau poza, Herri berri baten barruan nijoala jakitean!
Hau poza, nire sinesmena zurekin konpartitzean,
zure jarraitzaile direnekin!
Hau poza, anai-arreba bezala zure Etxera-bidea egitean!

Ederra da anaiak elkarturik bidea egitea,
gizon bakar bezala; erraztu egiten da bidea,
nire anaiari bizkarretik oratuta;
gozoa da pozak eta jaiak elkartean konpartitzea,
pozgarria da elkarri esku emanda bidea egitea.

Gure oinak, Jauna, bidez-bide martxan daude
eta zure Espiritua da gure arnasa.
Gure pausoak zure Hitzak zuzenduta daude;
eta gure bihotza poztu egiten da,
Jainkoaren Herria aurrera dijoala.

Zure Elizan, Jesus Jauna, bidea egiten dugu,
Historian urratsak utziz;
Zurekin goaz gorantz igotzen,
zure ekintzan parte hartuz: Gurutzean.
Gure bideko urratsetan
zure Ebanjelioko haziak uzten ditugu.
Bizkortu Zuk gure bideko martxa;
gure erromesaldian eutsi, Jauna.

Zurekin goaz Aitaren Etxerako bidean,
atea denentzat zabalik dauka-ta,
betiko bizitzaren itxaropenez goaz bidean,
gure zain daukagu-ta;
gure bihotzak geroko horren egiak pozten ditu;
eta gure nekeak atzean gelditzen dira,
zure deiari erantzunez goaz-ta.

Egin gaitzazu, bidean goazela, bake-ereile;
erne dadila bakea gure Herrian, justiziaren fruitu bezala;
gure eskuak zabaldu daitezela
bihotza zaurituta daukan gizonaren sufrimenduetan;
eta bidean utzi ditzagula ogia eta gatza,
testiguen ezaugarri antzera.

Nire anai-arreben maitasunarren,
emaguzu zure maitasuna!
Sufritzen daudenen maitasunarren:
emaguzu zure errukia!
Apalen eta zapalduen maitasunarren:
emaguzu zure Egia eta zure Askatasuna!
Ahularen, haurraren, bakartiaren maitasunarren:
emaguzu fedearen dohaina!

Bakea zuri anaia-arreba:
izarratuaren sabai azpian bizi zaren horri!
Bakea zuri, anaia-arreba:
zure eskuentzat lurrik ez daukazun horri!
Bakea zuri, anaia-arreba:
familia bateko berotasunaren berririk ez duzun horri!
Bakea zuri, anaia-arreba:
isilean negar egiten eta ogiaz amets egiten duzun horri!

Emaguzu zure bakea, anaia-arreba:
benetako pobrearen bihotza daukazun horrek!
Emaguzu zure bakea, anaia-arreba:
garbi, zuzen eta zintzo zaren horrek!
Emaguzu zure bakea, anaia-arreba:
errukitsu eta juxtu zaren horrek!
Emaguzu zure bakea, anaia-arreba:
bihotzez otzan eta apala zaren horrek!

Bidez-bide dijoan Elizan elkartuta:
ondasun guztia opa dizugu, anaia-arreba!
Bidez-bide dijoan Elizan elkartuta:
zuri justiziazko bizitza eramatera konprometitzen gera!
Bidez-bide dijoan Elizan elkartuta:
oraindik ez daukazun bakea opa dizugu, anaia-arreba!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue