#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Baretasuna berreskuratzeko salmoa #
#
#

Maite zaitut, Jauna,
nire otoitz-eskaria entzun duzulako.
Maite zaitut, Jauna, zure belarria
nire dei-hotsera makurtu duzulako.

Zurekin nago, Jauna, zure maitasunak
ematen dio zentzua nire bizitzari
;
Zurekin nago, Jauna, Zu zarelako
nire salbamena eta nire itxaropena.

Batzuetan bakarrik sentitzen naiz, Jauna,
eta inguruak ere ez dit laguntzen;
ni harrapatu nahirik,
nire aldera zabaltzen dituzte sareak.

Armiarmaren sarean bezala,
hor ari dira gaizkileak
beren alderako ni harrapatu nahirik.
Nire estularrian eta tristuraldian
Zuregana zabaltzen dizut bihotz osoa
.

Salba ezazu nire bizia, Jauna,
gezurraren kolpe gogorretatik;
salba ezazu nire bizia, Jauna,
hitz faltsu eta labanetatik.

Emadazu zure indarra, Jauna,
mozorrorik gabe aurpegi argiz jokatzeko.
Emadazu zure indarra, Jauna,
hartu dudan sinesmenean zintzoa izateko.

Zu samurra eta zuzena zera, Jauna;
gizakiarentzat errukitsu zera.
Zuk zure eskuetan
gordetzen dituzu txikiak eta apalak
.

Gora jasotzen duzu zapalduta
eta lurjota dagoen gizona.
Nire bizia salbatu duzu
eta zure maitasunetik
datorren sendotasuna sentitzen dut.

Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure atsedenera
:
baretu zaitez!
Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure lasaitasunera.

Berreskuratu bakea!
Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure alaitasunera:
arnas har ezazu!
Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure atsedenera:
berreskuratu maitasuna!

Zuk, Jauna, gorde duzu
nire arima heriotzatik; nire oina erortzetik;
Zuk, Jauna, lehortu dituzu
nire begietako malkoak,
zaindu nire gauetako lo galduak.

Zutaz fidatzen naiz, Jauna,
sarri zoritxarreko eta bakarrik sentituarren;
Zutaz fidatzen naiz, Jauna,
nire porroten aurrean,
irtenbide faltsuak askok eskainiarren.

Zure presentzian ibili nahi dut,
zure hitzaren argitara;
Zure presentzian ibili nahi dut,
zure Ebanjelioan bizitza oinarrituta.

Zure presentzian ibili nahi dut,
bizi-Ogiaren indarrak lagunduta;
zure presentzian ibili nahi dut,
zure Espirituaren maitasunean indarberrituta.

Eskerrak Zuri, Jauna, zure ikasle naiz,
zure egitasmoaren jarraitzaile;
hemen naukazu gurutzea bizkarrean
eta bidean aurrera
egunez-egun, pausoz-pauso;
ni zurekin noa eta zure deiari erantzuten
zintzoa izan nahi dut.

Nire kateak Zuk eten dituzu,
libre naiz eta bihotza pozik dago fedean;
datorrena datorrela,
zintzoa izan nahi dut, Jauna, nire bidean.

Zure aginduak beteko ditut,
tinko eutsiko diet
Zugatik egindako aukera guztiei,
adorez jokatuta, Jauna,
Zurekin seguru azkenera arte iritsiko naiz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue