#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Zugana jasotzen dut bihotza, Jauna #
#
#

Eskerrak, Jauna,
Zu bai ona!
Zuk emana da
dugun dena.


Jauna, Zugana jasotzen dut bihotza;
ene Jainko, Zugan dut uste on;
ez nadila lotsatu.
Zugana nator ihesi, Jauna,
nire pobretasunaren hondotik,
Zeuganaino iritsi nahirik hegaz.

Eskerrak, Jauna,
Zu bai ona!
Zuk emana da
dugun dena.


Baina, sarri nire barne-eraginak
okerrera jotzen du;
Zuk erakutsi iezadazu bide zuzena,
Zugana eramango nauen bide garbia.

Zu zera nire Jaungoiko eta Salbatzaile,
eta, Zugan goizero esnatzean,
zure edertasunez asetzen nauzu,
eta egun guztira zure maitasunean murgiltzen naiz.

Ez oroitu, Jauna, nire bekatuetaz,
ezta nire aldikada ilunetaz,
ezta hutsik dauzkadan eskuotaz.

Eskerrak, Jauna,
Zu bai ona!
Zuk emana da
dugun dena.


Errukiz begiratu nire ahultasunak,
Zuri oratzen dizut-eta,
erruki nitaz, zure maitasunez.
Zuk ongi dakizu maite-maite zaitudana.
Nire begiak Jaungoikoagan dauzkat,
bai bihotza, arima eta gogo osoa ere.
Beragan oinarritzen naiz,
nire maitasunak Harengan du oinarria.

Eskerrak, Jauna,
Zu bai ona!
Zuk emana da
dugun dena.


Berak ateratzen dizkit oinak saretik,
nire hegoak haizez Zuk puzten dituzu.
Zugandik igotzen du bizi-indarrak niganaino.

Ez hondorik, ez azkenik ez duzun Jainkoa,
zenbat maite zaitudan!
Zein zabala egin zenuen nire hondartza,
zein asegaitza nire egarria!

Eskerrak, Jauna,
Zu bai ona!
Zuk emana da
dugun dena.


Begira niri eta nitaz erruki, ene Jainko,
hondar pixka bat eta basamortu naiz-ta.
Zaindu nire bizia eta onik atera nazazu
arrisku guztietatik.

Ene Jainko, atera ezazu onik Israel,
salba gaitzazu gizon-emakume guztiok,
zure seme-alabok,
estualdi guztietatik.

Eskerrak, Jauna,
Zu bai ona!
Zuk emana da
dugun dena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue