#
#

Salmo berriak: "TOPAKETA - BOKAZIOA"


Jaunarekin aurrez-aurreko salmoa #
#
#

Zeuk deitu nauzu, Jauna,
nik zure izena jakin aurretik
.
Bizitzeak porrot egin didanean,
Zuk jarri nauzu zutik.

Zuk atera ninduzun betikotik:
betiko epelkeriatik, betiko ohiturakeritik,
betiko legekeritik, betiko zahartzaroko hiletatik.
Eta bide berrian ipini ninduzun,
beti berri eta hasten den bidean,
bideko gidari Zu zaitudala.

Zuk aukeratu ninduzun,
ustekabeko agintzariak eginez,
nire izenez deituz,
zure esku-artean hartu ninduzun,

eta nire bihotza graziaz bete zenuen,
alperreko hondakinetatik hustuz.

Eta ni bidean jarri nintzen,
bihotzean hego berriak sortu bailitxakidazan,
beldurrez eta harriduraz eta ikaraz ortozik.
Zure eskuetan haur bihurtu nintzen
eta Zuk besarkatuz seme-alaba bihurtu nauzu.
Ni zure agintzaria nire etxean
beteko zelakoan nengoen.

Nik uste nuen ni eta Sara bezalako zahar batzuekin
ezin dela bide eta bizi berririk sortu,
gorputz eta bihotz zimurtzen hasita gero.
Baina sartu zera nire bizitzan,
bizi eta bide berrien Jauna.

Zutaz osoan fidatu naiz,
eta ezinaren gainetik,
Zuk bete nauzu bizi berriz.

Eta zure eskutik bide berriak ibiliz,
bide berriak inguruan sortzeko
eta ugaritzeko gai egin.
Zure presentzia eraginkorra izan da
biziberritu nauena. Neronek ikusi dut neronengan:
zure ondoan ezinekoak ahal direla,
zure graziaz ta maitasunez bizi dena
bizi berria darion iturri bihurtzen dela.

Eta Zuk nigan sortutako amets gozoak
Zeu joan zera banan eskatzen;
eta zure maitasun-aldarean
eskaini nizkizun negarrez.
Eman eta kendu
Zeuk egiten didazula sinesten dut,

baina gero eta handiagoak
eta ederragoak emanez.

Bide berrien Jauna,
Zuk dakizu zer eta noiz eman eta kendu:
Erakutsi zure bideak eta asmoak.
Ziur nago, zure bideen helburua zeure Etxea dela.
Ziur nago, nik emandako baietzak
izango duela erantzuna.

Ziur nago, nik ereindako hazitxoa
ez dela alperrik galduko.

Ziur nago, ni zure eskutik nabilela,
onik aterako naizela,
bideko gora beherak jakin ez arren.

Eskerrik asko, kendu didazuna kendu didazulako.
BEDEINKATUA ZU!
Eskerrik asko, eman didazuna eman didazulako.
BEDEINKATUA ZU!
Eskerrik asko, gutxien uste nuenean, deitu nauzulako.
BEDEINKATUA ZU!
Eskerrik asko, naizen apurrarekin hainbeste on egin duzulako.
BEDEINKATUA ZU!
Eskerrik asko, txiki sentitzen hasi naizenean,
inoizkorik goren jaso nauzulako.
BEDEINKATUA ZU!
Eskerrik asko zure Maitasunagatik!
BEDEINKATUA ZU!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue