#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Gorespenezko salmoa #
#
#

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Gora Zu, nire Jaun, zeru goienean,
Gora Zu, nire Jaun, itsaso sakonean.
Gora Zu, nire Jaun, aingeruen taldean.
Gora Zu, eguzki anaiak eta ilargi arrebak.
Gora Zu, izar distiratsuak,
gora zu, zeru sabai zabalean eta itsas sakonean.
Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Gora Zu, nire Jaun, den guztia
zure maitasunaren lana delako.
Gora Zu, nire Jaun,
gauza guztietan ezarri dituzulako,
gizonarengandik hurbil-hurbilean
zauden Horren ezaugarriak.
Gora Zu, nire Jaun,
paradisu bat atondu duzulako,
gizona bakez eta alai bizi dadin.
Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Gora zaitzatela herrietako buruzagiak,
eta lurbirako herrialde guztiak,
gazte eta nagusi, haurren nahaste.
Gora zaitzatela, bai,
Zu zera-ta biziaren sorrera,
izate osoaren gidari eta helmuga.
Goratua Zu, nire Jaun,
den izen handi bakarra.
Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Goratua izan zaitez, ene Jaun,
zure zerbitzari guztiekin.
Goratua Zu, ene Jaun, orain eta beti.
Goratua Zu, ene Jaun, Zuri aintza, aleluia!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue