#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Eskerrak emateko salmoa #
#
#

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, ona zarelako,
zure maitasuna betikoa delako.
Nik aitortzen dut hau, Zuk salbatu nauzun honek,
Nik bezala txastatu dutenekin elkarturik aitortzen dut:
zure maitasuna betikoa dela.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, ona zarelako,
nire bakardadean galdurik nengoela,
elkarterako bidea aurkitu ezinik nenbilela,
hainbeste gauzen gose-egarri sentitzen nintzela,
eta bizitza agortzen zijoala ikustean,
Zuri deiadar egin nizun,
eta Zuk nekepetik atera ninduzun.

Zuri deiadar egin nizun,
eta Zuk atsekabetik askatu ninduzun.
Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, ona zarelako,
zure maitasuna betikoa delako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Zuk baretu duzu nire egarri bizia,
nire gosea ondasunez ase duzu.
Zuk atera nauzu ilunpetik eta lainopetik,
eten dituzu nire lokarri eta hesiak.
Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, ona zarelako,
zure maitasuna betikoa delako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Zuk basamortua lorategi bihurtu duzu
eta sastraka zena, iturburu.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, ona zarelako,
zure maitasuna betikoa delako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Zuk botatzen dituzu handikiak aulkitik
eta apalak gora jasotzen;
gose direnak ondasunez asetzen dituzu
eta aberatsak esku-hutsik bidaltzen.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Zuk askatu nauzu, Zuk salbatu,
Zuk egin nauzu gizaki berri,
Zuk eman didazu herri bat,
Zuk zure indarrez jarraitzen duzu bidean,
zure presentziaren argiz,
zure hegoen itzalean gure artean.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.


Eta lur berri batera zuzentzen gaituzu,
eta han zure Erreinua emango diguzu,
erromes ogiz eta urez asetuz.
Bedeinkatua Zu, gure Jainko,
ona zarelako, zure maitasuna betikoa delako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa baita.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue