#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Zure argia behar dugu, Jauna #
#
#

Hainbeste iluntasun artean,
gure eguneroko bizitza
zentzuez bete nahi duzun
ARGIA zara, Jauna.
Gaur, zure begirada maitatia
eta errukitsuaren aurrean,
sinpletasunez, apaltasunez eta minez
aitortu nahi dugu,
sarritan zure argia itzali dugula.

Bakarkerian eta solidaritate ezean bizi izanaz,
gugan
eta gure egitasmoetan bakarrik pentsatuz,
zure argia itzali dugu;
ez gara arduratu
gure mundurako duzun egitasmoarekin,
ezta, lur berdina elkar banatzen dugun
anai-arrebekin.

Kontsumoaren sareetan jausiaz,
edukitzearen menpeko eginaz,
dirua,
segurtasun eta ondo izatearen neurri bezala hartuaz,
eta bizitzako gauzarik garrantzitsuena bezala,
zure argia itzali dugu.

Taldeetan edo elkartean
bere inguruan ez elkartuz;
zuri entzuteko astirik ez hartuz,
gure elkarbizitza ez zainduz,
zure argia itzali dugu.

Zure argia itzaltzen dugu,
beste gauza batzuk garrantzitsuagoak direla eta
gure ingurukoei sinesmena ez diegunean transmititzen;
gure barruan,
zoriona zugandik kanpo dagoela pentsatzen dugunean;
zure argia itzaltzen dugu,
egiaz hitz egiten ez dugunean,
osotasunez ez garenean bizi.

Zure argia itzali dugu
“askatasuna”, “zuzentasuna” eta antzeko hitzekin
ahaztu garenean;
gure munduko egituren aurrean
ezer ezin dugula egin pentsatu dugunean;
gure ondar apurra jartzeari uko egin diogunean;
gurea den zerbait arriskatu ez dugunean.

Zure argia itzali dugu
bizitza eta sinesmena bananduz,
gure bizitza zatika apurtzen utziaz,
toki bakoitzean era ezberdinez portatuz.
Ematen du, batzuetan,
nor garan ere ez dakigula,
zertarako bizi garan,
edo zertarako borrokatzen dugun.

Bizitzeko arrazoirik ez dugunean,
itxaropenerako eta poztasunerako arrazoi faltan gaudenean,
zure argia itzaltzen dugu.
Baita, gosez eta minez dauden zaratei gor,
gure barruko hustasunean
ixten garenean
gure ondo izatea galtzeko beldurrez.

Konpromisoa alboratzen dugunean
eta Ebanjelioak guri esateko
ezer ez duela pentsatzen dugunean,
zure argia itzaltzen dugu.

Zugandik hartu dugun argia itzaltzen dugu, Jauna,
misiolariak ez garenean,
edo samariar onak,
ez ikasle ezta apostolu,
ez otoizlari, ezta zerbitzari;
Zoriontasunen espiritua bizi ez dugunean
eta Gure Aita benetan errezatzen ez dugunean.

Jauna, ikusten duzun bezala,
zure Argia eta zure Barkamenaren beharra dugu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue