#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Poz eta itxaropen salmoa #
#
#

Esker oneko kantika hau zuretzat, Jainko Jauna.
Ahots batez diotsugu, handia eta miresgarria zarela;
elkarrekin zure ontasuna goratzen dugu;
gure bihotza esker onez beterik dago.

Zure Hitza benetakoa da eta gure bihotza pozez betetzen du;
zure ekintzak ikaragarriak dira eta egiaz josita daude;
Jainko Jauna, zuzentasuna maite duzu
eta zure ontasunez lurra beterik dago.

Zure Biziaren Hitzak zeruak egin ditu;
sortutako guztiak zure arnasa arnasten dute;
itsasoko urak zure esku samurretan hartu dute izatea,
eta mendiak eta zelaiak zure izena goratzen dute.

Jauna, zure aurrean txiki sentitzen gara;
Jauna, izaki guztiak zure izena goratu dezatela.
Bukagabeko biziaren hitzak dituzu;
ekintza bihurtzen diren hitzak;
Jauna, Zuk bakarrik, esandakoa egiteko ahalmena.

Zure salbamen ekintza mundu guztira heltzen da,
eta herrien egitarauak ezerezean gelditzen dira;
Jauna, zure egitaraua Historian betetzen da, pausuz-pausu,
gizaki itsuak ikusi gura ez izan-arren.
Zure Herri garelako eta Zu gure Jainkoa, zoriontsu gara!

Zuk gure lurra begiratzen duzu;
zure Aita-Ama bihotzak, banan-banan maite gaitu;
gizakiaren ondo-izateak eta aurrerapenak pozten zaitue;
gizakiaren gaitzak eta atzeraldiak goibeldu.
Zuk buztin hauskorrez eratu duzu gure bihotza,
eta gizon-emakume bakoitzaren ekintzak begiratzen.

Zu gizakiaren eta Historiaren Jaun bakarra zara;
Jauna, zu bakarrik zaude betiko: Jainkoa zara!
Agintekeriak, harrokeriak,
zure begien aurrean, haizeak daroan lastoa bezala;
zimelduko den orria bezala.

Maitasunezko eta samurtasunezko zure begiak
zure eskuen lana zaintzen dute,
eta zure maitasunaren garaipenean itxaroten dugun guztiok,
erantzuna izango dugu.

Batera kantatzen dugu eta batera itxaroten,
gure fedean,
zeru berri eta lur berriaren etorrera;
zure ERREINUAREN HELDUERA.

Jainko errukitsua,
Historiaren prozesuan gure sorospena eta babesa izan zaitez.
Zuregan fidatzen gara eta Jesus berpiztuaren presentzian sinesten.

Gure Jaun eta Jainkoa,
gizakiaz duzun maitasun samur hori
izan bedi gure itxaropenaren arrazoi.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue