#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Kanta Jaunari kantu berri #
#
#

“Kanta Jaunari kantu berri”, maitasunaren kantua.
Lurperatu gudako danborrak.
Beldurrezko kanturik gehiago ez.
Poz ereserkiak eta adiskidetasunaren txirula bakarrik.

Jaunak ikaragarriak egin ditu.
Maite gintuelako, ezerezetik izakia sortu zuen.
Maite gintuelako, izakitik bizia atera.
Maite gintuelako, bizian bere Bizia sartu zuen.
Maite gintuelako, bere Bizi osoa eman zigun.

Kanta Jaunari kantu berri.

“Bere eskumak eman dio garaipena”.
Maite gintuelako, ez zen garaitu indarrez.
Maite gintuelako, ez zituen desegin herriak eta herriak.
Maite gintuelako, maitasunik ezaren indar beltzak desegin zituen.

Bere barkamenaz, guden indarra garaitu zuen.
Bere eroapenaz, mendekuaren indarra garaitu zuen.
Bere emankortasunaz, handinahiaren indarra garaitu zuen.
Bere maitasunaz, norberekeriaren indarra garaitu zuen.

Kanta Jaunari kantu berri.

“Lurtar guztiak ikusi dute gure Jainkoaren garaipena”.
Hiltzen ez duen Jainkoa, maitasuna delako hiltzen uzten da.
Maitasuna delako, bizia izan dezagun hiltzen den Jainkoa.
Maitasuna delako, guztiontzat osagarri lez ipinia.

Maitasunak eraginda bizi delako,
Jainkoaren Herri berria sartzeko,
ate guztiak zabalik ditugu.
Maitasuna heriotzaren gainetik dago.
“Hots-egin, abestu, goratu”.
Begiratu eta gozatu maitasuna den gure Jainkoaren garaipena.

Kanta Jaunari kantu berri.

Maitasunean sinesten duzuen guztiok
begiratu eta kontenplatu gure Jainkoa
eta zuen barruan,
bere maitasunaren freskotasuna eta indarra sentiduko duzue.

Kanta Jaunari kantu berri.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue