#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Bai miragarria! #
#
#

Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena
lurbira osoan!


1. Zure izena bai miragarri
zeru-itsaso-lurretan!
Haurtxoa bezala gauzkazu, Jauna,
pozarren gorespenetan.

2. Zuk egina zeruen gaina,
ilargia ta izarrak,
lur-itsasoak eta haietan
agertzen diren indarrak.

3. Hau bizileku zoragarria
Zuk guri dohain emana!
Zuk hainbestean gu maitatzeko,
oi Jauna, zer da gizona?

4. Munduan egin duzu errege,
lurreko jaun eta jabe,
arrain, xomorro, ardi eta zaldi
guztiak aitortzen dute.

5. Txiruliruri eta txorrotxioz
milaka txori abesten,
liluraturik gauzkazu, Jauna,
haiekin bat Zu goresten.

6. Etxe abere eta basapizti,
dohain ahalmenez jantziak,
irrintziz, marruz, txistuz eta oihuz
Zuri, Jauna, goraintziak.

7. Hodeiak gurdi, tximistak argi,
burrunba trumoi tronpeta,
kantuz diogu: Eskerrak Zuri,
euri ongarriz aseta.

8. Eguzki argiz pizten gaituzu,
zaintzen ilargi-izarrez;
Hau zoramena, izartegian
hor Zu, Aita, irribarrez!

9. Arrain txikiz ta handiz beterik
itsasoaren sabela,
olatu-hotsez aitortzen dute
Zu Egile zaituela.

10. Hau gizonaren handitasuna
zure antzeko egina,
Zeuk jarri duzu aingeru-mailak
jotzeko bezain bikaina!

11. Hain goxo dira bihotz taupadak
lur amaren sabelean,
zer asegarri izango ote
Aita, zeure magalean!

12. Aintza Aitari, Semeari eta
Espiritu Santuari,
gizaldi eta gizaldietan
diren guztien Jaunari.



- - - - O T O I T Z A - - - -
------------------------------------
Gure Jaun eta Jaungoikoa,
miragarria da zure izena lurbira osoan:
Zeruko ilargi-izarretan,
guztien buru ipini duzun gizonagan,
hilen artetik piztu duzun Kristorengan.
Emaguzu zure Espirituaren argia
eta haurtxoen xalotasuna,
gauza guztietan eta guztien bidez
Zu goraldu zaitzagun.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue