#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Zurekin noa, Jauna #
#
#

Itsasontzian zurekin noa, Jesus Jauna.
Bizitzako ekaitzek galzorian
jartzen dute nire ontzia.
Nire beldur eta porroten ekaitzak;
nire segurtasun faltaren ekaitzak;
nire borroka eta tentsioen ekaitzak.

Esna zaitez, Jauna, zatoz ni laguntzera.
Esna zaitez, Jesus,
eta zuzendu nire ontziaren norabidea.


Baretu olatuak, Jauna;
zu bai zara guztien Jauna
eta gizakion salbatzaile.

Zuregan konfiantza jarririk
zurekin beti konta dezadan,
emadazu sinesmena, Jauna;
eta zure maitasunean soilik
sentituko naiz seguru.


Nire sinesmenak sendo iraun dezan,
emadazu zure Espiritua.
Zurekin naizenean, Jesus Jauna,
ez dut ezer faltan botatzen.
Zu bai zara nire Artzain!

Zuk ematen diozu argia eta bakea
nire arimari,
zuk sendatzen nire bihotz gaixoa.


Jesus Jauna,
nahiz eta bide ilunetan ibili,
nire burua gau beltzean galduta ikusi,
naramazu bizitzara.
Zatoz nirekin eta, nork ni beldurtu!

Sinesmenaren dohainaz bete nire bizitza,
zure Espirituaren dohainaz, Jauna.
Zure indarra eta kemena
izan ditut bizitzaren zimentarri.


Zu izango zaitut beti
aterpe eta babesleku.
Indartu nire sinesmena,
argitu nire gauak,
gidatu nire bizitza, Jesus Jauna.

Zurekin bidea laua bihurtzen da
eta ez dut inongo premiarik izaten.
Nire artzain eta maisu zara,
nire gidari.
Eskerrik asko, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue