#
#

Salmo berriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Askatasun salmoa #
#
#

Nire Jainkoa nire Erregea, goratuko zaitut,
beti-betiko bedeinkatuko zaitut.
Egunero bedeinkatu eta goratuko zaitut.
Handia zara, Jauna. Kalkulaezina zure handitasuna.
Handia zara, askatu nauzulako.

Nik ere zure lanak goratu nahi ditut,
gurekin egin dituzun guztiak.
Zure miragarriak kontatu nahi ditut.
Zure balentria handiak kontatu nahi ditut.
Zure ontasun neurrigabea zure lanetan dago
eta zure garaipenek zure herriaren askatasuna kontatzen dute.
Handia zara, askatu nauzulako.

Bihozbera, errukitsu eta eroapen handikoa zara.
Guztiekin ona zara,
txeratsua zure izaki guztiekin.
Nire gupida izan duzu
eta askatu nauzu.
Eroapena izan duzu nirekin
eta askatu nauzu.

Gizaki guztiek eskerrak eman diezazkizutela,
salbatutakoen bihotza alai dadila.
Zure Erreinuaren handitasunak aldarrika ditzatela.
Zure erregetza betiko erregetza da.
Leiala zara zure hitz guztietan,
leiala zure ekintza guztietan.
Handia zara, askatu nauzulako.

Zuk, Jauna, eroriko direnak eusten dituzu,
makurtzen direnak zuzentzen dituzu.

Gure begiak zure zain egoten dira
eta Zuk eguneroko ogia ematen diguzu.
Zuk eskua irekitzen duzu eta bizidun guztiak asebetetzen.
Handia zara, askatu nauzulako.

Bide guztietan zuzena zara,
leiala bilatzen zaituzten guztiekin;
dei egiten dizuen guztien ondoan zaude, Jauna,
zintzotasunez deitzen dizutenen ondoan.

Zuri irekitzen zaizkizunen nahiak asetzen dituzu,
bere hitzak entzun eta salbatzen dituzu.
Zu maite zaituztenak gordetzen dituzu.
Bihotz guztiarekin maite zaituztenak gordetzen dituzu.

O Jainkoa, ene Jainkoa, benetan maite nahi zaitut,
nire adimen guztiarekin eta nire indar guztiekin;
nire arima guztiarekin eta nire izate guztiarekin;
Zu, gauza guztien gainetik maite,
Zu, nire Jauna eta nire Salbatzailea zarena;
Zu, askatu nauzuna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue