#
#

Salmo berriak: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitzaren bila #
#
#

Jainko ona,
lagundu iezaguzu zure bidea aurkitzen,
eta hurbildu gaitzazu,
gure bihotzak bihotz-berritzen
eta barrutik aldatzera eramaten gaituan
Bizi Espiritura.

Zure Hitzean oinarrituz
erakuts iezaguzu zure nahia bereizten.
Zure bizi egitasmoa aurkitzen,
beste guztia utzi
eta bizitza zure zerbitzuan jartzeko,
altxor ezkutua aurkitzen.

Zure Hitzarekin aurkitzea
zure presentzia biziaz aurkitzea
gertatu dakigula.

Bibliako zati bakoitzaren irakurketa,
zure nahia eginez
eta zure bideak jarraitu nahi dutenentzat,
jarraipenera konbidatzen gaituan,
bihotz-berritzera deitzen,
eta bizitza berria iragartzen duan
zure ahotsaren oihartzuna gertatu dakigula.

Jauna, bizi garen egoeran
zure Erreinuaren oinatzak aurkitzeko
emaguzu begirada zorrotza.

Erakuts iezaguzu ALKARTEAN bizitzen
elkarrekin ikasteko:
Hitzean eta bizitzan aurkitzen,
Ebanjelioan eta herrian,
historian

Jauna, zure Hitzak
bihotz-berritu eta berriztatu gaitzala.
Gure begirakunea aldatu,
pausua emateko adoretu,
sinesmenean sendotu
eta testigantzan gogatu.

Gure eguneroko bizitzarekin
zure Hitza
iragarri eta zabaldu dezagula.

Zure aukerak bilatu ditzagula,
zure lehentasunetara bihotz-berritu,
zure aukeratuei lagundu.

Aita-Ama,
emaguzu bihotz berri bat;
profeten bidez iragarri zenduenez,
zurearen antzeko bihotz bat:
onberatasunez eta leialtasunez betea,
haserre-gaitza eta errukiz betea.

Mundu berriaren benetako haziak izango diren
ALKARTE BIZIAK eratu ditzagula.
Eskola izango diren elkarteak:
zuganako bideak ikasteko,
Espirituari leihoak irekitzeko
zure nahia eta zure proposamenak
ezagutzera ematekoak.

Aita-Ama, bihotz-berritu gaitzazu,
eta egunero zure Hitzaz aurkitzeak,
garbitu ditzala Zutzaz dugun irudia,
eta beti harritzen gaituan
zure begirada samurraz aurkitu.

Emaguzu zure Hitzaren egarria,
emaguzu zuzentasun gosea,
emaguzu benetan bihotz-berritzeko gogoa,
Jauna, Biziaren Jainko ona.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue