#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Bide egile nahi nauzu #
#
#

Nire bizitzan ez da biderik,Jauna,
ozta-ozta,
gaur agertu eta bihar desagertzen diren
bidezidorrak.

Bideen adinean nago ni:
bide gurutzatuak, elkar-lagun doazenak.
Bidegurutzean bizi naiz
eta nire iparrorratzak
ez du iparra markatzen.

Nekatuta noa helmugara
eta bideko hautsa,
gaueko iluna bezala,
lotzen zait pauso bakoitzean.

Arineketan noa
eta arrasto bila nabil,
urrats bat edo beste jarraituz.
Eta hau diot:
nora narama bideak?

Nire bizitzan zehar,
bidea ireki zenidana, zu ote zara?
Nirea zein ote?
Zeuk eman zenidanez…
nirea izango da.
Nora narama?
Zuk diseinatua baldin bada…
helmuga jakin nahi dut.
Bakarrik noa? Taldean goaz?

Nire kantinplora eta motxila
hustuko ote diren beldur naiz,
eta ezingo du inork nirekin ezer konpartitu.

Jauna,
nire bide erakusle ateratzen zara bidera.
Zure ahotsa da, zure deia,
pausoz pauso, zelaian eta mendi malkartsuan,
adierazten didana bidea.

Zure ahotsak, zure deiak
nire lozorrotik,
nire bizimodu eroso eta ziurretik;
niregandik eta niretik,
esnatzen nau.

Zure ahotsak, zure deiak,
besteentzat
babesa, zerbitzua, abegi ona,
alaitasuna eta laguntasuna
izatera bultzatzen nau.

Zure ahotsak, zure deiak
niretik atera
eta elkarte izatera narama.

Jauna, zure bidea bilatzen dut (bide bakartzat)
eta zure hitzetan dut itxarobidea.

Emadazu indar eta adore,
zurekin pausoz pauso joateko.
Emazkidazu lagun ausartak,
biderako prestuak,
Eramango dugu gure denda
eta gurekin eramango zaitugu
eta egunero gure gidaria izango zara.

Jauna, bide bila nabil oraindik.
Bidea zaran horrek,
eta bidea egitera deitzen didazuna,
egiozu argi nire bizitzari!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue