#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Jauna, eskerrak zuri #
#
#

Jauna, ona zarelako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa delako
.

Nik aldarrikatzen dut,
Zuk salbatu dituzunak,
Zuk bekatutik atera dituzunak,
zure maitasuna betikoa dela
esperientzia duten
beste askorekin bildu duzunak.

Jauna, ona zarelako, eskerrak Zuri;
nire bakardadean galdurik
eta elkartearen bidea bilatu ezinean nengoenean;
hainbeste gauzaren gose-egarri nintzanean,
eta bizitza amaitzen,
Zuri dei egin nizun eta larrialditik atera ninduzun;
Zuri dei egin nizun eta atsekabetik libratu ninduzun.
Jauna, ona zarelako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa delako.

Zuk nire egarriaren irrika baretu duzu,
eta nire gosea zure ondasunez ase duzu.
Zuk iluntasunetik atera nauzu,
nire miseriak apurtu dituzu.
Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa delako
.

Zuk brontze-ateak suntsitu zenituen,
eta burdina-morroiloak hautsi dituzu.
Zuk baretu zenduan haize ekaiztsua,
eta on-aldiaren ondoren irrikatutako portura gidatu nauzu.
Zuk basamortua ur-putzu bihurtu duzu
eta lur lehorra iturburu egin.
Jauna, ona zarelako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa delako
.

Zuk handizkiak lurrera botatzen dituzu
eta apalak goresten dituzu;
gose zeudenak ondasunez betetzen dituzu
eta aberatsak esku hutsik bidaltzen.

Zuk askatu nauzu, salbatu nauzu,
Zuk gizaki berria egin nauzu;
Zuk herri bat eman didazu;
Zu gure ondoan zatoz;
eta zure presentziaren argiaz,
gure bizitzaren iluntasunak argitzen dituzu.

Eta zure Erreinua egiten den
lur berrira zuzentzen gaituzu,
erromesen ogi eta ura lez.
Bedeinkatua Zu, gure Jainkoa.

Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa delako
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue