#
#

Salmo berriak: "GORESPENA"


Eskerrak Jaunari #
#
#

ESKERRAK JAUNARI,
HAREN MAITASUNA
BETIKOA BAITA.


Eskerrak Jaunari ona baita.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Eskerrak Jaunen Jaunari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Eskerrak Jainkoen Jainkoari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Argi-zuzi handiak egin ditu,
eguzkia egunaren zaindari,
ilargi eta izarrak gauaren zaindari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Gauza guztien Jainko Jauna,
dena guretzat egin du
eta gu Berarentzat egin gaitu.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Jauna onbera da eta zuzena.
Jainkoa errukiorra da,
beti onik ateratzen gaitu.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Jaunak maitez zaintzen gaitu,
ilunpean argitzen gaitu,
ahulaldian sendotzen gaitu.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Jainkoa da gure Aita.
Berarengan dago gure azkena.
Bera da gure zoriona.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Jainkoak argitzen digu bidea.
Berak arretaz zaintzen gaitu.
Berarekin ez gera beldur.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Beti daukat Jauna begi-aurrean,
Horrek pozten du nire bihotza,
ez da inor Bera bezalakorik.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Nire bizia Jaunaren eskuan,
beti nabil bere eskutik,
betiko bere eskuan nauka.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

Aintza Jaungoiko Aitari,
aintza Salbatzaile dugun Semeari,
aintza Espiritu Santuari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAITA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue