#
#

Salmo berriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Errukia eskatzeko salmoa #
#
#

Nire bihotza behartsu sentitzen da, Jauna,
lurreko hautsaren pareko.
Jar itzazu, Jauna, zure eskuak,
zure bihotza nire miserian,
eta bete zure errukiz nire bizia.
Zaindu nire bizia. Salba nazazu.
Zuregan dut uste on.

Niretzat zer zaren agertu nahi nizuke:
Zu zera nire Jainko,
nire Aita zera, Zuk maite nauzu.
Zuri deika naukazu egun osoan.
Hau pozgarri da,
zure lagun izan nahi duenarentzat,
nire konfiantza Zuregan jarri dut-eta.

Nik badakit Zu ona zarena
eta barkatzen didazuna.
Badakit errukitsu zarena,
bere bihotza zure maitasunera
eta leialtasunera irekitzen duenarekin.

Entzun iezadazu.
Adi egon zakizkit. Deika nagokizu.
Zurekin egotera natorkizu
eta zure ondoan gelditzera.

Zure aurrean isilik nago,
Zuk nire bizitzaren berri ongi dakizu-ta.
Hemen naukazu, Jauna,
hona nire bihotza den modukoa:
zure begi zolien aurrean ezertxo ere gorde gabe.
Hemen naukazu buztin berria bezala,
zure esku errukitsuak noiz moldatuko zain.

Zu handia zera.
Erakuts iezadazu zure bidea, Jauna,
eta nire pausoak zure oinatzak
jarrai ditzatela zintzotasunez.

Nire bihotza, inolako zatiketarik gabe,
osorik zurea izan dadila.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri, Jauna, ene Jainko;
beti esango dizut Zu lagun zintzoa zarela.

Leize sakonetik salbatu nauzu.
Nik bizi izan dut zure errukia!
Tentaldien saretik askatu nauzu.
Nik bizi izan dut zure errukia.
Zuk biziberritu egin nauzu, bidera ekarri.
Nik bizi izan dut zure errukia!

Jauna, poztu egiten naiz,
Jainko bihozbera zarelako.
Bai, poztu egiten naiz,
bihotz samurreko eta
eramapen handiko Jainko zarelako.
Poztu egiten naiz,
errukiz betea eta leiala zarelako.

Zu, Jauna beti zaude prest laguntzeko.
Zuk, Jauna, hartu nire lurrezko bihotza,
eta molda ezazu zure errukiaren handiaren arabera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue